Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/11/06

Bihar hasiko dira San Antonio eta Abeletxerako lotura guneak asfaltatzen

Bihar hasiko dira 634 errepide nazionalean -San Antonion- eta Abeletxe bide berrirako lotura guneak asfaltatzeko lanak. Udal hirigintza alorrak horrela iragarri du, alorreko arduradunek lanak gauez egingo direla aditzera eman dutelarik. Horien esanetan lanok gauez egingo dira 'trafikoari eragozpen gehiagorik ez sortzeko, berez ere nahikoa korapilatsu izaten baita. Carlos Totorika alkateak oharra prestatu du gaur, datozen gauetako lanek herritarrei sor dakizkieketeen eragozpenengatik barkamena eskatuz. Mezu hori bihar helazariko zaio jendeari eta bertan konprentsioa ere eskatzen da. Lanak bihar hasi eta larunbatera bitartean luzatuko dira, teknikariek aurreikusitako erritmoaren arabera. Langileek gaueko hamarretan hasiko dira lanean eta horien lanjarduna, hurrengo eguneko seirak bitartean luzatuko da.

Asfaltatze lan berezi horiek “ Compañía Vasca de Asfaltados” izeneko enpresak egingo du, obraren esleipenduna den 'Izelaieta' Aldi-baterako enpresa elkarteak hori kontratatu baitu. Lanak bihar hasiko dira aurreko egunetan gune horietan egin diren proba-kargen emaitza positiboa izan baita, laborategitik aditzera eman dutenez. Asfaltatze lanak Gipuzkoa Etorbideko 8tik 12 bitartean eta Abeletxerako bide berriaren trenbidearen azpiko sarbidean egingo dira. Gaur egun ezagutzen dugun Izelaietako sarbidea behin betirako itxita gera daiteke datozen egunetan, obren eboluzioaren arabera.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo