Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/10/25

“Taxidermia” filmaren proiekzioak ziklo fantastikoari amaiera emango dio

Gaur gaueko zine-klubaren saioan ‘Taxidermia’ filma proiektatuko da, Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Filma horren proiekzioak urrirako Mudo-Drogot taldeak programaturiko ziklo fantastikoari amaiera emango dio. Zinta hiru estaturen artean gauzatako produkzioa da, Hungaria, Austria eta Frantziarena, hain zuzen ere. Filma 2004. urtekoa da eta 91 minutu irauten ditu. Obra György Pálfik zuzendu du. Sarrerak 3 euro balio du.

Sinopsia

Familia bateko eta belaunaldi ezberdinetako hiru kideren istorioa kontatzen digu. Familia hori kasualitatez Europako ekialdean bizi da. Aitona gizon baldarra da, zeina bigarren Mundu Gerratean kapitaina izatera ailegatu zen; honen semea goi-mailako kirolaria da eta iloba, berriz, taxidermista. Surrealismoa eta gertakari historikoak nahaspilatu egiten dira protagonistaren buruan. Horrek, bide ematen du istorio surrealista batera.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo