Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/05/15

‘Martín Bahamontes’ txirrindulari martxarik jendetsuena Ermuan

Inoiz baino txirrindulari gehiago korritu zuen asteburu honetan “Federico Martín Bahamontes’ izena daraman Ermuko martxa zikloturistaren X. edizioa. Guztira 373 txirrindularik eman zuten izena lasterketan parte hartzeko, partaidetza eta zaletuen kopuru guztiak gaindituz. Eguraldia lagun izanik –hozbero egokia eta goiz eguzkitsua- lasterketa koloretsua eta antolatu bezala suertatu zen, inolako intzidenterik ez baitzen gertatu eta txirrindularien gorabeherak ikuslego ugarik jarraitu zituelako. Antolatzaileek, Gaztela-Mantxako kideek, pozarren agertu ziren, urterik urte "zaletuen erantzuna ezin hobea delako eta partaide kopurua handituz doalako". Halaber, antolatzaileek aurtengoan Valentziako erkidegotik txirrindulari bat edo beste etorri izana ere azpimarratu zuten, "martxaren ospeak, mugak gaindituz jarraitzen duela" adieraziz.

Saritutako txirrindulariak
Zenbakia Saria Txirrindulariak Herria Adina
418 Txirrindulari femenino gazteena Idoia Astarloa Askasibar Ermua (Bizkaia) 27 urte
50 Txirrindulari maskulino gazteena Txomin Bustindui Pertika Markina (Bizkaia) 19 urte
64 Txirrindulari femenino beteranoena Mª Carmen Larrañaga Eibar (Gipuzkoa) 45 urte
106 Txirrindulari maskulino beteranoena J. Mª Arrazola Galán Eibar (Gipuzkoa) 67 urte
84 Urrutienetik etorritako txirrindularia Pedro Gómez Martínez Vara de Quart (Valencia)
Partaide gehien inskribatutako kluba Ermuko Txirrindulari Elkartea (35 txirrindulari) Ermua (Bizkaia)

Circuitos

Perfil del circuito corto Perfil del circuito largo

Fotos de la jornada

Ekitaldia Lasterketaren irteera

Inskripzioak egiteko ilara Inskripzioaren ilara

Lasterketa Ermuan Lasterketa VI Centenario kalean

Anoa-postua Txirrindulariak indarrak berritzen

Quad motorren erakusketa Igor Astarloa Zaragozako zale batzuekin

Castilla La Mancha informazio eta turismo bulegoa Espainako Ziklismo Federazioaren garaikurrak


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo