Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Foroaren menua

Foroaren erabilera-baldintzak


Erabilera murriztua eta doakoa

Ez da beharrezkoa harpidetuta edo erregistratuta egotea foroa erabiltzeko, eta erabilera doakoa da.

Nick-a edo alias-a

Erabiltzaileek beren burua foroan ezagutarazteko ezingo dute hitz, adierazpen edo multzo grafiko-izendatzaile zatar edo iraingarririk, ezta ere marka, merkataritzako izen, saltoki-errotulu, izen sozial, adierazpen publizitario, publikoki ezaguna edo famatua den norbaiten izen edo ezizenik erabili horretarako baimenik gabe. Laburbilduz, ezingo da legearen edo moralaren eta, orokorrean, gizartean onartutako ohitura onen kontrako hitz edo adierazpenik erabili.

Ermuko Udalak eskubidea dauka aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez duten nick edo alias-ak deuseztatu edo indargabetzeko.

Derrigorrezkoa da foroa zintzotasunez erabiltzea

Erabiltzaileak ez du zerbitzu hau legez kontrako helburu edo ondorioetarako erabiliko, erabilera-baldintza hauetan ezarritakoaren kontra, hirugarren baten eskubide eta interesen kaltetan, edo zerbitzua nolabait kaltetu, erabilezin bihurtu, gehiegi kargatu edo narriatuz, edo beste erabiltzaile batzuek berori normaltasunez erabiltzea eragotziz. Bereziki, eta orokorrean, erabiltzaileak ez du zerbitzu honen bitartez informazio, mezu, grafiko, soinu edo irudi-fitxategi, argazki, grabaketa, softxare eta, orokorrean, edonolako material, datu edo edukirik bidali, hedatu edo hirugarren baten esku jarriko baldin eta material horrek:

Foro hau ezingo dute higiezinen agentziek edo pertsona partikularrek erabili, etxebizitzak edo merkataritzako lokalak sustatu, saldu edo alokatzeko.


Igo




© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo