Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Folkez Blai 2017 lehiaketaren aurkezpena


Ermuko udalak folk musikako herriko taldeekin lankidetzan jardunez ‘Folkez Blai’ deritzan folk taldeko XII. lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea.

Lehiaketa bi fasetan gauzatuko da. Lehenengoan, lehiaketara aurkeztutako grabazioak aztertu eta hainbat aukeratuko dira; bigarrenean, finalera heltzen diren 6 taldeek zuzenean joko dituzte beraien abestiak. Bigarren fase honetan folk talde ospetsu batek eta aurreko edizioaren talde irabazleak ere kontzertua eskainiko dute lehiaketako taldeek egingo duten oholtza beretik. Hori horrela, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 8tik 10ra bitartean Ermura etorriko zaizkigun guztiei musika mota hori deskubritu eta ezagutzeko aukera eskaintzea gehitzen zaio, guztion gustukoa izango dela espero baitugu. Lehiaketa honetan ez dute parte hartuko antolakuntzan lagunduko duten herriko taldeek, ez eta epaimahaikide izango direnek ere.

Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo