Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Folkez Blai 2017 lehiaketaren oinarriak


  1. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute folk musika bere errepertorioan duten, estilo eta modalitate anitzetan, musika talde guztiek, baldin eta diskorik argitaratu ez badute edo, argitaratu izatekotan, bi bestetik izan ez badira.
  2. Lehiaketako taldeek lau abesti jasotzen dituen grabazioa bidali beharko dute eta, abesti horietatik gutxienez bi originalak (jatorrizko, propioak) izan beharko dute. Bidalketa horretan ere taldearen historiala eta harremanetarako helbidea (posta elektronikoa jarri daiteke, izaten bada) eta telefonoa adieraziko dira. Materiala Ermuko Udaleko Kultura Sailera bidaliko da ondorengo helbidera: Lobiano Kultur Gunea. Goienkale 10,. 48260. Ermua (Bizkaia) edota plopez@udalermua.net posta elektronikoaren kontura. Gutunazalean ‘Folkez blai’, Folk taldeen XII. Lehiaketa idatziz.
  3. Grabazioak aurkezteko epea, 2017ko martxoaren 15etik maiatzaren 15era bitartekoa da.
  4. Lehiaketako epaimahaiak 6 talde aukeratuko ditu bigarren fasean parte hartzeko. Fase honetan taldeek zuzenean jo beharko dute aurtengo irailaren 8,9 eta 10ean, Orbe Kardinalaren plazan egingo den emanaldian. Talde bakoitzaren emanaldiak gutxienez hiru ordu laurden (45 minutu) iraungo du eta ordu betea (60 minutu) ez du gaindituko.
  5. Lehiaketaren bigarren fasean talde bakoitzak eman beharreko emanaldiak noiz izango diren (egun eta ordu zehatza) epaimahaiak erabakiko du eta aldez aurretik adieraziko.
  6. Sailkatuta suertatu arren sarituak ez diren talde guztiek 400 € jasoko dituzte, emanaldia egiteko Ermuraino etorri behar izanagatik laguntza moduan.
  7. Lehiaketaren bigarren fasea hasi aurretik, horretan parte hartuko duten taldeek lehiaketara aurkeztutako abestiak propioak direla jasotzen duten agiria sinatu beharko dute. Zuzeneko emanaldian eurenak propio diren abestiak eta ez diren gainerakoak interpretatu ahal izango dituzte.
  8. Finalera ailegatzen diren taldeek, hasieran aurkeztutako grabazioan bildutako 4 abestiak jo beharko dituzte lehiaketaren 2. fasean.
  9. Epaimahaia beren beregi eratuko da, herriko folk taldeetako kideekin eta udalaren ordezkari batekin. Honek, bere azken erabakia eta lehiaketako irabazlearen ezagutaraziko ditu, aurtengo irailaren 10ean.
  10. Sariak bi izango dira; lehenengoa 3000 eurotan baloratuta dago eta, bigarrena, 1.500 €urotan (zergak barne).
  11. Saritutako taldeek dagokion faktura elektronikoa aurkeztu behar izango dute jasotako sariak justifikatzeko.
  12. Talde irabazleak talde gonbidatua moduan Folkezbai eta Getxofolk jaialdietan partaidetza baino hurrengo edizioan parte hartuko du. Data eta katxeta jaialdien antolakuntza eta taldearen artean bat egingo dute.
  13. Epaimahaiak lehiaketa osoa edo lehiaketako sariren bat hutsik uztea erabaki dezake.
  14. Lehiaketan partehartzeak, lehiaketa arautzen duten oinarriak onartzea dakar. Oinarriak interpretatzerakoan zalantzarik sortzen bada, epaimahai Kalifikatzaileak kasua aztertu eta erabakiko du.

Harremanetan jartzeko:

Ermuko Udala
Kulturala Alorra
Telefonoa: 943179163
Posta elektronikoa: plopez@udalermua.net

Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo