Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Euskara Biziberritzeko Plan nagusiaren helburu nagusia da euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikarako neurriak erabakitzea eta bultzatzea. Ermuan, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea.
Euskararen geroratzea, familiaren, eskolaren eta helduen euskalduntze-alfabetatzearen bidez eta hizkuntza bera osatuz, aberastuz eta hobetuz lortzen da, batez ere.
Datozen hamar urteotako erronkarik nagusiena, belaunaldi berrietarako euskaldunentzat euskara heldu-aroko erabilera-eremu berezi eta garrantzizkoetarako atsegin eta gaztelania bezain baliozko egitean datza. Horretarako, euskarazko zerbitzuen eskaintza eskolatik harantzago eraman eta beste erabilera-eremu berezi eta garrantzizkoetara zabaldu behar da.
Hizkuntza eroso eta erraz hitz egiteko, elikatu egin behar da, liburu, irrati, aldizkari, egunkari, telebista eta abarren bidez.
Plan Estrategikoa 2010-2012 txostena