Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Aholku batzordea


Aholku batzordea
Izena Ermuko Udaleko Euskararen Aholku Batzordea.
Izaera eta kokapena Organo aholku-emailea da, eta Ermuko Udalari atxikia Euskara Batzorde informatiboaren bitartez. Organo aholku-emaile hau udalerrian hizkuntza-normalkuntzan diharduten talde, elkarte eta erakunde publiko eta pribatuetako ordezkarien harreman-organoa izango da.
Egitekoak
  1. Udalari Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia egokitzen laguntzea, hots, udalerriko plan estrategikoa egiteko aholkuak ematea, Udalbatza Osoak ontzat eman aurretik
  2. Onarturiko plan estrategikoa garatzeko urteko kudeaketa-planen jarraipena egitea.
  3. Oro har, Ermuko Udalak Euskara Batzorde Informatiboaren eskariari jarraituz, Ermuko udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko lanekin zerikusirik duten gaiak aztertzea.
Partaideak Udalaren Euskara Aholku Batzordearen osaera udalerriko biztanle-kopuruaren araberakoa izango da.

Ermuak 16.000 mila biztanletik gora izanik, honako hauek osatuko dute batzordea:

  1. Lehendakaria: Ermuko Udaleko Euskararen Batzordearen Burua.
  2. Lehendakari-ordea.
  3. Ermuko euskara teknikaria, idazkari-lanak burutuko dituena.
  4. Udal euskaltegiaren arduraduna.
  5. Udalerriaren hizkuntza-normalkuntzan eragiten duten esparruetan esanguratsuak diren andre-gizonen artean aukeratutakoak, gehienez 16 lagun. Ordezkariak izendatzeko orduan arreta berezia jarri zaie belaunez belauneko euskararen jarraipena bermatzeko lanean diharduten elkarte-erakundeetakoak, euskararen erabilera bermatzeko auzogintzan eta zerbitzugintzan edota euskararen kalitatea elikatzen dihardutenetakoak izateari.
Jarduteko moduak
  1. Bileren aldikotasun.
    Udaleko Euskararen Aholku Batzordeak urtean ohiko bi batzar izango ditu gutxienez, eta horiez gain Lehendakariak ohi kanpo dei ditzakeenak. Bilera-deiak idazkariak egingo ditu, idatziz, bilera-eguna baino gutxienez zortzi egun lehenago. Idazkian bileraren data, ordua eta tokia jasoko dira eta baita bileraren gai-zerrenda ere. Ohi kanpoko deialdiak aipatutako ezaugarri berak izango ditu, eta bilera egin baino gutxienez lau egun aurretik egin beharko da deia. Lan-taldeek ere, hala badagokio, urtean bi batzar izango dituzte gutxienez.
  2. Bilera-agiriak.
    Udaleko Euskararen Aholku Batzordearen idazkariak bileren agiria egingo du Batzordearen -edota lantaldearen- hurrengo batzarrean onartzeko, hala badagokio. Agiria onartu ondoren, idazkariak izenpetu egingo du, Lehendakariaren oniritzia izanik. Agiriak Udaleko Euskara Zerbitzuan gordeko dira eta Aholku Batzordeko kideen esku izango dira.

Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo