Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ezekiel Etxebarria Saria


Itzuli

Sari honen bitartez liburutegian euskaraz gehien irakurritako liburuaren egilea saritu egingo da, liburuaren egilea omentzeko eta bere lana eskertzeko modu bat izatez gain, garrantzitsuena irakurleek eurek saria ematea da, nolabait irakurlea eta idazlearen arteko zubia eraikiz.

Sari honek herrian izan dugun Ezekiel Etxebarria idazlea gogoratzeko eta berak Ermuan egindako lana aitortzeko asmoa ere badu. Ezekiel Etxebarria XIX. mendean Ermuan bizi zen eta bertako apaiz izan genuen 56 urtetan. Bere euskalzaletasuna oso agerikoa zen eta hainbat bertso idatzi zituen, non herriko orduko ohituren berri ematen digun, hala nola, ugariak dira erlijio gaiak, ahoz aho transmititu diren gabon-kantak eta herriko jaun eta lagunei eskainitako bertsoak, besteak beste, On Juan Valdespinako markes jauna, Julian Gayarre, Domingo Iturraran, Jose Iraegi... eta beste hainbati. 1996an, Ermuko abade etxean aurkitu ziren bertso-paper hauek guztiak "Ermua eta Eitzako euskara" liburuan jaso ziren eta argia ikusi zuten. Baina bertso hauek ez dira berak egindako lan bakarra, 1899an Durangon "Etimologías vascongadas o sea, Ensayo sobre interpretación y reconstrucción del Vocabulario Vascongado" ere plazaratu zuen; loragintza eta ortularien inguruan ere zaletasun aparta zuen eta hainbat eta hainbat artikulu jasoak ditu. Ezekiel Etxebarria, herrian Abadetxikia gatxizenez ezaguna, Ermuan hil zen 1925eko abuztuaren 25ean.

Ezekiel Etxebarria Sarien zerrenda
Data Lehiaketaren edizioa Saritutako lana Egilea Argazkia
2011/04/01 III Ezekiel Etxebarria Bilbao-New York-Bilbao Kirmen Uribe Argazkia atzitu
2010/05/13 II Ezekiel Etxebarria Amaren eskuak Karmele Jaio Argazkia atzitu
2009/05/15 I Ezekiel Etxebarria Riomundo Jon Maia Argazkia atzitu


Gora



© Ermuko Udala, 2011 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo