Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Aisialdiko jarduerak


Testuingurua

ibilaldi

Jarduera hauen helburu nagusia umeen garapena esparru guztietan sustatzea da. Hau da: ikastetxean, familian, lagunartean…

Irakaskuntzako B eta D ereduak indartu ahala, ikastetxeetan euskara geroz eta gehiago erabiltzen dute. Hala eta guztiz ere, benetako elebitasuna lortzea irakaskuntzaz haratago doala jakin badakigu.

Ermuan bere ingurunean umeek normaltasunez gutxitan hitz egin dezakete euskaraz, eta horretan oinarritzen da, hain zuzen ere, gurasoek ekimen honen aurrean erakutsi duten jarrera positiboa.

Halaber, umeari bere adinaren arabera dagokiona jolastea eta dibertitzea dela kontuan hartuta, jarduera honen barruan jokoak eta horretarako jarduera egokiak jasota daude. Horrela, euskaraz bizitzeaz gain, umea gustura egongo da eta ondo pasatuko du.

Gora

Helburuak

Bi eratako helburuak bereizten ditugu:

Nori zuzenduta daude?

Ermua eta Mallabiko 6 eta 13 urte bitarteko umeei. LHko 1. maila eta DBHko 2. maila bitartean eskolatutakoei alegia.

Noiz egiten dituzte?

Jarduera hauek uda eta Gabonetako oporraldietan garatzen dituzte:

Gora

Egiten dituzten jarduerak

Urtero ez dituzte jarduera berberak egiten, eta horiek egiten dituzten urtaroaren araberako jarduerak garatzen dituzte. Kultur bisitak, mendira egindako irteerak, eskulanak eta olgetarako jolasak udan zein Gabonetan egiten dituzten jarduerak dira.

Ordutegien, eraman beharreko arroparen eta janarien inguruko oharrak ikastetxeen bidez banatzen duten programa berezi batean jasota daude. Umea udalerriz kanpo eskolatuta baldin badago, informazio hori etxera postaz bidaliko diote. Gauza bera egingo dute herritarra Mallabikoa izatekotan.

Matrikula egiteko garaia

Izena emateko eta matrikulatzeko lekua

Ordaindu beharreko tasak

Niños/as jugando

Kontzeptu honengatik ordaindu beharreko tasen zenbatekoa 23 zenbakidun udal ordenantzak araupetuta daude. Ordenantza horrek Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Euskarazkoak eskaintzeagatik ordaindu beharreko kopuruak zehazten ditu. Aipatutako zenbateko horiek urtez urte aldatzen dira, eta Udaleku irekiak edo Gabonetako Jarduerak diren ere aldatzen dira.

Era berean, partaide bakarragatik edo bi anaia-arrebengatik ordaindu beharreko zenbatekoa ere ez da berdina. Bestaldetik, ordenantza horretan tasa aldakorraren kasua ere aurreikusita dago. Tasa horrek udalerriz kanpo alojamendua eta mantenua behar dituzten egonaldien aparteko kasuetarako kostuaren % 75 ordaintzen du.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo