Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Hartu parte 2014(e)ko aurrekontuan!


Itzuli

Herritarrekin dugun konpromisoa: Udal gardena

Aurrekontuan parte-hartzearen irudi alegorikoa

Ermuan, Udalarekin batera, herritar guztiok har dezakegu parte eta proposa dezakegu nora bideratuko den udal baliabideen zati bat 2014ko ekitaldiko aurrekontuak prestatzen direnean. Horretarako, herritarren eguneroko premia nagusiak zehaztu, inbertsio publikoen alorrean horietako garrantzitsuenak lehenetsi, eta urteko Aurrekontuan txertatuko ditugu.

Aurrekontua konplexutasun juridiko eta ekonomiko handiko agiria den arren, Udala geroz eta gardenagoa izatea nahi dugu, Ermuko herritarrak ez daitezen izan gertakizun eta erabakien behatzaile pasibo hutsak eta, aitzitik, Udalaren kudeaketan protagonistak bihur daitezen.

Era berean, udal ordezkariekin, Udaleko langileekin eta herritar guztiekin gure udalerriaren ikuspegi globala partekatu nahi dugu, horri esker, guztion arazoak eta eskariak ezagutu, eztabaidatu eta partekatu, lurralde eta sektoreetako interesak bildu, eta udalerrian gizarte- eta lurralde-mailako pluraltasun eta oreka handiagoa lortzeko.

Orain jorratzen hasiko garen ibilbideari esker, Udaleko kudeaketa ekonomikoaren eta finantzarioaren inguruko informazioa hobetzea eta gardentasunaren kulturan sakontzea espero dugu, udal kudeaketaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetu ahal izateko.

Nola hartu parte


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo