Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia

Ermuko Kiroleko Udal Institutua, Ermuko Udalaren menpeko erakunde autonomoa, udalbatzak 1996ko abenduaren 11n egindako osoko bilkuran hartutako erabaki baten bitartez sortu zen.
Horrela, 1999ko maiatzaren 22an inauguratu zenetik, Miguel Ángel Blanco kiroldegiaren kudeaketaren arduradunak gara; esan nahi baita, egunero-egunero kiroldegiaren erabilera bermatzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen dugu eta aurrera eroaten diren jarduerak nahiz ematen diren zerbitzuak egituratu, koordinatu eta ikuskatu behar ditugu.
Gainera, Aritzmendi frontoiaren kudeaketaz arduratzen gara, bai eta 2004ko irailaren 1etik aurrera Betiondo Kirol Gune inauguratu berriaz ere.
Zerbitzu publikoaren aldeko borondate argiaren premisa batetik abiatuta, gure helburu nagusia zera da: Ermuko biztanleen artean ohitura osasungarriak sortzea, aldizkako jarduera fisikoa eta kirol ekintzak bultzatuz.
Kiroleko Udal Institutuan kirola norbanakoaren eta gizartearen bizi kalitatearen faktore garrantzitsutzat hartzen dugu; izan ere, kirolak gizarte desorekak zuzentzen laguntzen du, herritarren arteko berdintasuna bultzatuz eta gizarteratzea nahiz elkartasuna indartzen duten ohiturak sortuz.