Udal Liburutegiaren esparruan dago. Ermuko erakusketa aretoak, gutxi gorabehera, 100 m2 hartzen ditu eta erakusketarako azalera 25 metro linealekoa da.
Urte osoan zehar programazio finkoa eskaintzen du, horretan herriko eta kanpoko artisten ekoizpenak uztartzen dituztela.
Helbidea: Goienkale z/g. Ermua (Bizkaia).
Programazioko helbidea: Ermuko Udala. Kultura Saila. Marqués de Valdespina 1. 48260. Ermua (Bizkaia).