Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal Euskaltegia


Informazio orokorra



Udal liburutegia eta euskaltegia

Ermuko Udal Euskaltegia 1981ean sortu zen; hortaz, lehenengo udal euskaltegietako bat izan zen. Handik gutxira, behin HABEko Euskaltegien Erregistroa sortuta, Ermuko euskaltegiak erregistro horretan eman zuen izena. Garai hartan, eta gaur egun ere, honako hau da ikastegiaren helburua: Ermuko herritar helduei euskara ikasteko edo dakitena hobetzeko aukera eskaintzea.


Euskaltegiaren eskaintza

Euskaltegiaren logoa

Euskaltegiak helduen euskalduntze prozesuko maila guztiak eskaintzen ditu, hasieratik amaierara arte.

Ikaste prozesuarekin batera, ikastegiak eskaintza berezia du ondoko probak prestatu nahi dituzten ikasleentzat:

Halaber, euskaltegiak berariazko prestakuntza ikastaroak eskaintzen dizkie gremioei eta talde bereziei, kasurako merkatari, atzerritar, guraso eta abarrei. Kasu horietan, ikasketa erritmoa eskatzaileen beharrei egokituko zaie eta, matrikula prezioa ere, doitu egin ohi da, taldeari emango zaion eskola orduen arabera

Gora

Eskolak eta irakasbideak



2010-2011ko matrikularen logotipoa

8-15 ikaslek osatu ohi dituzte taldeak eta irakasleak egunero zenbait ariketa proposatzen dizkie ikasleei eskolan. Ariketa edo lan horiek ikaskideen arteko komunikazioan oinarritzen dira eta horien helburua honako trebetasun hauek lantzea da: mintzamena, idazmena, entzumena eta irakurmena.


2010/2011 ikasturtea

Gora

Helbide interesgarri batzuk


Gora



© Ermuko Udala, 2011 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo