Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2000. urtean sortzen da, gure herrian sustrai sakonak dituen gastronomi kultura bultzatu, sustatu eta hedatzeko asmoz.
Normalean, Jardunaldi gastronomikak ekainean egiten dira. Jardunaldi honetan jarduera dezente egiten dira: hitzaldiak, dastatzeak, liburuak aurkezpenak, dastatzeko afariak, pintxo lehiaketak, ikastaroak eta azokak.
El placer de los banquetes ha de medirse, no por la abundancia de las viandas,
sino por la reunión de amigos y la conversación
Marco Tulio Cicerón
1984. urtean sortutako ahots zurien abesbatza. Izen bereko Musika Eskolara atxikita dago. Santa Zezilia Jaialdia antolatzen duenetako bat da eta udalerrian egiten dituzten musikako adierazpen ugaritan parte hartzen du.
Hasiera batean emakumeen abesbatza izan bazen ere, urteak igaro eta Abeslariak abesbatza zaharrarekin bat egin ondoren, ahots mistoen talde bilakatu da. Alboka abesbatzak bezalaxe herrian gertatzen diren musikako jarduera ugaritan parte hartzen du
Ermuko dantza taldeen dekanoa da. Gure Ametsa taldearekin batera Ermuko Euskal Jaia antolatzen du. Halaber, udalerrian gertatzen diren jarduera ugaritan ere parte hartzen du.
Ibilbide luzea duen dantza taldea. Ermuko Euskal Jaia antolatzen dutenetakoa da eta bere jardun-eremuarekin lotura duten zenbait jarduerarekin laguntzen du.
Neskek bakarrik osatzen duten dantza taldea. Gure Ametsa eta Txindurri taldeek bezalaxe, gure herrian gertatzen diren kultur jarduera askotan parte hartzen du.
“Alboka” Musika Eskolarekin lotura du. Txistularien talde honetan adin txikikoak eta helduak daude, eta udalerriko musika jardueraren erreferenteetako bat da.

Elkarte honek jatorri erkidegoko berezko kultura sustatzeko helburua du. Galiziar Letren Jardunaldian maiatzean, eta Magostoak azaroan, zentro honek antolatzen dituen jarduera nagusiak dira.
Elkarte honek jatorri erkidegoko berezko kultura sustatzeko helburua du. Kultur astea, maiatzean, eta Rocíoren Erromeria, ekainean, zentro honek antolatzen dituen jarduera nagusiak dira.
Elkarte honek jatorri erkidegoko berezko kultura sustatzeko helburua du. Kultur astea, ekainean, eta Extremadurako Eguna irailean, zentro honek antolatzen dituen jarduera nagusiak dira.
Elkarte honek jatorri erkidegoko berezko kultura sustatzeko helburua du. Urrian izaten den kultur eta kirol astea zentro honek antolatzen duen jarduera nagusia da.
Elkarte honek jatorri erkidegoko berezko kultura sustatzeko helburua du. Ekainean eta abenduan zentro honek antolatzen dituen kultur asteak izaten dira.
Talde honek, herrian ibilbide luzea duenak, antzerki tailerrak antolatzen ditu, eszena-muntaiak unean-unean prestatzen ditu eta herriko beste elkarte batzuekin elkarlanean aritzen da.
Udalerriko kultur bizitzan ibilbide luzea duen zine-kluba. Urte osoan zehar zine alternatiboko egitarau finkoa, eta baita zazpigarren artearen esparruko unean-uneko jarduerak ere kudeatzen ditu.
Argazkiaren munduko herriko erreferentea. Ikastaroak, erakusketak eta urteko argazki rallya antolatzen ditu.
Herriko irratizaleen kolektiboa. Bere jardun-eremuarekin lotutako jarduera ugari antolatzen ditu eta bere zerbitzuak behar lituzketen bestelako kolektiboei laguntza eskaintzen die.
Mikologiaren munduaz arduratzen den elkartea. Urrian mikologiako jardunaldiak antolatzen ditu, eta hauek oso harrera ona izaten dute herritarren artean.
Pintura Udal Taldea. Bere bazkideentzat pintura ikastaroak, erakusketak eta baita ekainean izaten den urteko aire zabaleko pintura lehiaketa ere antolatzen ditu.
Euskara eta euskal kultura sustatzen duen kolektiboa. Nekazaritzako San Martin Azoka, azaroan, elkarte honek antolatzen duen jarduera nagusia da. Azoka horrek, bestalde, oso harrena ona izaten du herritarren artean.
Bertsolaritza sustatzeko lan egiten duen elkartea da. Ikastaroak, erakustaldiak eta bertsolaritzarekin lotutako bestelako jarduerak antolatzen ditu.
Lagunarte honek, gure herrian ibilbide luzea duenak, zezenketen munduan aritzen da. Ildo horretatik, tauromakiarekin lotutako hitzaldiak, bigantxak, jaialdiak, eta abar bezalako jarduerak antolatzen ditu.
Herrian dauden rock taldeen kopuru handia koordinatzeko elkarte hau dago. Musika jardunaldiak, abenduan, eta Santiagoko herriko jaietan antolatzen dituzten kontzertuak elkarte honek antolatzen dituen jarduera nagusiak dira.
Sortu berria da. Elkarte honen esparrua rol jokoen mundua da.
Talde honek ibilbide luzea du eta, bestaldetik, presentzia handia du dagoen auzunean. Aisiako klub honek umeei zuzendutako jarduera ugaritan parte hartzen du.
Gurutze Gorriaren barruko atal gisa eratuta dago, bere bazkideentzat jarduerak antolatzen dituen boluntario gazteen taldea da. Era berean, talde honek herriko bestelako proiektuetan ere laguntze du.
Astialdiko klub honek garatzen dituen jarduera guztiak euskara hutsez burutzen dituzte, eta hori da bere bereizgarria. Horrela, aisiaz baliatzen dira euskal hizkuntza sustatu ahal izateko. Uda eta Gabonetako udaleku irekiak antolatzen ditu, eta herriko bestelako proiektu batzuetan ere parte hartzen du.
Emakumeek bakarrik osatzen duten antzerki konpainia amateurra. Udalerriko kultur bizitzan ibilbide luzea eta ezagutua du, berau bere muntaiek erdietsi duten arrakastaren bidez irabazi du.
Zine-klub honen esparruan emakumearen eta generoko berdintasunaren munduarekin eta zinemarekin duen harremanarekin lotutako gaiak daude. Zentzu horretan, zinemako ziklo tematikoak edota emakumeek zuzendutako filmenak antolatzen ditu.