Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Zer da HLPI?

Itzuli

Zer dira Hasierako Lanbide Prestakuntza programak (HLPP)?

HLPPak lanbide baterako prestatuko zaituzten programak dira, eta aldi berean aurreko heziketa-aldian (DBH) lortutako oinarrizko ezagutzak sakondu eta sendotzeko. Gainera, aukera ematen du araututako irakaskuntza ezberdinetan zure ikasketak egiten jarraitzeko, batez ere Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloetara sartzeko proba gaindituz edo, bestela, HHEren bitartez DBHko Eskola Graduatua eskuratuz.

Lanbide Hastapenerako Ikastegia Ermuko Udaleko Toki Garapeneko Alorrak kudeatzen du. Alor horrek zonaldeko enpresekin duen harreman estuari esker, errazago gertatzen da ikasleak lan-munduan txertatzea.

Zertan dira Hasierako Lanbide Prestakuntza Programak (HLPP)?

Módulos de los Programas de Cualificación Profesional Inicial
Derrigorrezko moduluak Aukerako moduluak
HLPPen oinarrizko curriculuma eratzen duten moduluak dira:
  • Modulu bereziak: Lanbideak eskatzen duen prestakuntza lantzen da. Tailerra.
  • Oinarrizko Prestakuntza Moduluak: 2 eremuk osatuak:
    • Komunikazio- eta gizarte-eremua (euskal hizkuntza eta literatura, gaztelania eta literatura, gizarte-zientziak eta herritarrentzako hezkuntza).
    • Ámbito científico tecnológico (matematikak, teknologia eta natur zientziak)
  • Orientabide- eta tutoretza-modulua: pertsona bakoitzari arreta pertsonalizatua emateko.
Izenak adierazten duen legez “AUKERAKOAK” dira eta ikaslearen ezagutza-mailaren arabera egin ahal izango dira. Modulu horiek eskola-graduatua lortzeko dira, beraz eremu ezberdinetako eduki eta helburuak eskola-graduatua eskuratzeko behar diren helburuetan oinarri hartuta ezarri dira. Borondatezko modulu horiek ondorengoek osatzen dituzte:
  • Modulu bereziak: Lanbideak eskatzen duen prestakuntza lantzen da. Tailerra.
  • Oinarrizko Prestakuntza Moduluak: Hiru eremuk osatuak:
    • Komunikazio-eremua: (euskal hizkuntza eta literatura, gaztelania eta literatura eta ingelesa)
    • Gizarte-eremua: (historia eta geografia)
    • Zientzi eta teknologi eremua: (matematikak eta fisika)
  • Orientabide- eta tutoretza-modulua: pertsona bakoitzari arreta pertsonalizatua emateko.

Gora



© Ermuko Udala, 2011 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo