Deitutako aukeraketa-prozesuei buruzko informazioa.
Deialdiko dokumentazio guztia. Oinarriak, eskabide-orriak eta herritarrentzako informazio-orriak Abiapuntu bulegoan egongo dira eta udaleko web gunean (www.ermua.es > Iragarki-ohola > Lan eskaintza publikoa).
Aukeraketa-prozesuei buruzko edozein galderari erantzuna ematea. Gure Sailarekin komunikatzeko herritarrak erabili duen bidea erabiliko da erantzuteko.
Arreta pertsonalizatua pertsona bakoitzari posta elektronikoaren bidez. Azterketeten datak, lekuak eta lortutako emaitzen informazioa emango zaio.
Kalifikazio-epaimahaiko idazkariari hautagaiek aurkeztutako erreklamazioak edo errekurtsoak berehala izapidetzea.
Aukeraketa-epaimahaiei laguntzea eta aholkatzea, aukeraketa-prozesuak era egokian egin daitezen.
Aukeraketa-prozesuak koordinatzea, zeregin hauetarako: eskabideak jasotzea, zerrendak egitea, prozesuak planifikatzea, jarduteko irizpide bateratuak ezartzea, proben lekuak erabakitzea, eta agiriak eta ariketak fotokopiatzea eta zaintzea.