Gure aukeraketa prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek gure zerbitzuen hobekuntzan lagundu dezakete honako bide hauen bidez:
Aukeraketa prozesuaren momentu desberdinetan egiten diren asetze inkestak betez.
Bururatzen zaizkion kexa eta iradokizunak jakinaraziz, horretarako udaleko web orrian dagoen atala erabibliz edo Abiapuntun dauden inprimakiak betez.
Parte hartu duen aukeraketa-prozesuei buruz argitaratu diren edo jakinarazi zaizkion egintzekin edo ebazpenekin ados egongo ez balitz administrazio-prozedurako legeetan aurreikusten diren erreklamazioak eta errekurtsoak jarriz.