Aukeraketa prozesuetan herritarrek dituzten eskubideak
Itzuli
Informazioa eta orientazioa jasotzea eta errespetuz tratatuak izatea..
- Aukeraketa-prozesuetako ariketa teoriko eta praktikoak, gazteleraz nahiz euskaraz, hautatutako hizkuntzan egitea, lehia-probak edo psikotekniko-testak izan ezik jabetza-intelektual arrazoiengatik.
- Aukeraketa-prozesuetako idatzizko ariketak era anonimoan egitea.
- Gainerako oposiziogileen berdintasun-baldintza beretan parte hartzea.
- Ariketak ebaluatzeko irizpideak ezagutzea.
- Zuzendu eta ebaluatu ondoren azterketa ikustea.
- Egokiak diren erreklamazioak eta errekurtsoak aurkeztea, prozeduraren lege-arauen arabera.
- Bere datuen erabilera zuzentzea, indargabetzea eta horren kontra agertzea, legean aurreikusten diren baldintzetan.
- Konstituzioak eta legeek aitortzen dien beste edozein eskubide. (30/1992 Legea eta 15/1999 Lege Organikoa).
Eskubide hauek ez direla errespetatzen pentsatzen baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Ermua Hiriko Udalak bulego guztietan eta webgunean (www.ermua.es>herritarren partaidetza>kexu eta iradokizunak) kexu eta iradokizunetarako zure esku jarri duen prozeduraren bitartez. .
Gora