Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Gure konpromisoak eta nola neurtzen ditugun


Itzuli

  1. Zuzeneko arreta sortutako galderei, 943 179143 telefono-zenbakian.
    • Nola neurtzen dugu:
      erantzun diren galdera kopuruarekin.

  2. Deitutako aukeraketa-prozesuei buruz idatziz edo posta elektronikoz aurkeztutako galderei gehienez 48 ordu baliodunen epean erantzutea.
    • Nola neurtzen dugu:
      epean erantzundako galdera kopuruaren bitartez.

  3. Konpromiso batzuei buruzko irudiak .
  4. Jasotako kexei edo iradokizunei idatziz erantzutea, 20 egun baino luzeagoa izango ez den epean.
    • Nola neurtzen dugu:
      epean erantzundakoen portzentaiarekin.

  5. Herritarren informazio-orrian adierazten dugu aukeraketa-prozesuarekin bukatzeko aurreikusitako epea.
    • Nola neurtzen dugu:
      epea adierazten dugun aukeraketa-prozesu portzentaiarekin eta adierazitako epean bukatzen ditugun aukeraketa-prozesuen protzentaiarekin.

  6. Interesdunen esku jartzea aukeraketa-prozesuei loturiko agiriak: deialdiaren oinarriak, eskabide-orriak eta informazio-orriak Abiapuntu bulegoan edo udalaren web-orrian.
    • Nola neurtzen dugu:
      Dokumentazio osoa hasieratik eskaintzen dugun aukeraketa-prozesuen kopuruaren bitartez.

  7. Ingurumenaren kontserbazioan laguntzeko konpromisoa hartzen dugu. Horretarako, prozesuaren inguruko informazio guztia udaleko web gunean bakarrik argitaratzen dugu (iragarki-ohola).
    • Nola neurtzen dugu:
      dokumentazioa udaleko web gunean bakarrik argitaratzen diren prozesuen portzentaiaren bidez.

  8. Pertsonen parte hartzea errazten dugu eskabide-orria soilik eskatuz, prozesuaren bukaerarako utziz eskatutako dokumentazioaren aurkezpena.
    • Nola neurtzen dugu:
      prozesuaren hasieran soilik eskabide-orrian eskatzen den prozesuen portzentaiaren bidez.

  9. Deitutako aukeraketa-prozesuetan interesdunei laguntzea, era egokian eta pertsonalizatuan, eta tratu atseginaren eta errespetuzkoaren bitartez.
    • Nola neurtzen dugu:
      Asetze mailari buruzko inkestaren galderan lortutako batez besteko puntuazioa.

  10. Egindako asetze mailari buruzko inkestak web-orrian argitaratzea.
    • Nola neurtzen dugu:
      zenbat aukeraketa-prozesutan inkesten emaitzak argitaratu diren ikusiz.

  11. Eskaera-orriak aurkezteko epea bukatzen denetik 3 egun baliodunetara lan-poltsetako behin-behineko emaitzak argitaratzen ditugu.
    • Nola neurtzen dugu:
      Konpromisoa betetzen dugun lan-poltsa prozesuen portzentaiaren bidez.


Gora



© Ermuko Udala, 2012 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo