Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ermuko Udalean interesdun guztiek udaleko fitxategietan eurei buruz jasotako datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, ezereztu edo horien aurka jartzeko eskubideak gauzatzeko prozedura zehatza ezarri da.
Datuak eskuratzeko eskubidea: pertsona orok gure fitxategietan berari buruz biltegiratutako datuak eta informazioa eskatu eta eskuratu dezake.
Datuak zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal desegokiak, gehiegizkoak, zehaztugabeak edo osagabeak jasotzen dituen fitxategia zuzentzen da.
Datuak ezerezteko eskubidea: Fitxategi batean jasotako datu pertsonalak ezabatu edo ezerezteko jarduera da.
Datuen aurka jartzeko eskubidea: interesdunak fitxategiaren xede diren tratamendu batzuen aurka jartzeko duen eskubidea da.
Eskubide horietatik edozein gauzatu ahal izateko, interesdunak eskabide-eredu zehatza bete behar du, dela paperean, Informazio eta Erregistro bulegoetan eskuragarri duzuena, dela euskarri digitalean, udalaren web orrian eskuragarri duzuena (www.ermua.es>Abiapuntu>Udal-izapideak).
Eskubide horiek gauzatzea eta kasuan kasuko informazioa eskuratzea doakoa da interesdunentzat.
Guk eskaintzen ditugun zerbitzuen inguruan pertsonek duten iritzia jakin nahi dugunez gero, herritarren asebetetze-inkestan galdera bat egingo da Ermuko Udalak berarekin harremanetan dauden pertsonen datu pertsonalen segurtasuna bermatu eta babesteko moduari buruz.
Edozein pertsonak egintzei edo ebazpenei begira desadostasuna ager dezake datuak eskuratu, zuzendu, ezereztu edo horien aurka jartzeko eskubideaz baliatuta, arauetan ezarritako errekurtsoak aurkeztuta.