Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ermua Hiriko Udalak deitzen dituen kontratuen lizitazioetan parte hartuko duten pertsona eta enpresentzako gure kudeaketa eredua garden eta eskuraerraza egin nahian, gure sistemak eta lan-metodoak erraztu egin ditugu, prozesuak eta euren dokumentazioa sinplifikatu eta mota honetako espedienteen tramitazio-denborak benetan eta nabarmen gutxitzeko asmoz. Horretarako interesa duen jendearen eskura jartzen ditugu proposamen ekonomikoaren eta abalaren ereduak, bai Informazio eta Erregistro bulegoan dagoen paperezko euskarrian, bai eta udal webgunean (www.ermua.es > Herritarrentzako informazioa > Kontratazioa) dagoen euskarri digitalean.
Ematen ditugun zerbitzuen gainean pertsonek duten iritzia interesatzen zaigunez, gure kontratazio-prozesuetan parte hartzen duen jendeari espektatiba eta gogobetetze mailari buruko inkesta egingo zaio eta emaitzen berri udal webgunean emateko konpromisoa hartzen dugu.
Egin ahal dizkizugun gogobetetze-inkestetan lagunduz, gure kontratazio prozesuetako hobekuntzan zure parte-hartzea eskertzen dugu. Arauetan aurreikusitako baliabideak tartekatuz, parte hartu izan den lizitazioan emandako adjudikazioaren aurrean jakinaraziko diren ekintza edo ebazpenekiko desadostasuna edozeinek azaldu ahalko du