Ermua Hiriko Udalak deitutako kontratazioetan interesa duten pertsona guztiek egindako kontsultei bost eguneko epean erantzuna:
Nola neurtzen dugu: epe barruan erantzundako kontsulten portzentaia.
Irekitako kontratazio espedienteen adjudikazioa hiru hilabetetan gehien jota.
Nola neurtzen dugu: epe barruan adjudikatutako espediente portzentaia.
Web gunean argitaratutako edukien berehalako eguneratzea aplikatzen den araudian aldaketaren bat ematen den bakoitzean, informazioaren osotasuna eta zuzentasuna bermatzeko asmoz.
Nola neurtzen dugu: aurkitutako intzidentzien kopurua.
Egiten diren kexa eta iradokizunen %100a idatziz 20 eguneko epean erantzuna.
Nola neurtzen dugu: epe barruan erantzundako kexa eta iradokizun portzentaia.
Udalak deitutako kontratazioetan parte hartzeko interesa duten pertsonei arreta egokia eta pertsonalizatua:
Harrera atsegin eta errespetutsua.
Informazio zehatza, zabala eta kalitatezkoa.
Nola neurtzen dugu: Bezeroen asebetetze inkestetan dagozkion galderetan gutxienez 7ko batez bestekoa ateraz.