Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ermua Hiriko Udaleko Kontratazio Sailak bere baliabideak bikaintasun-printzipioen arabera kudeatzeko lanarekin konprometituta dago.
Jakitun gara hau dela gurekin kontratatu nahi duten pertsona eta enpresa guztientzako udal administrazio moderno, eginkor, hurbila eta irekia lortzeko bidea.
Horretarako, interesa duten pertsona eta enpresa guztiei kontratazio-espedienteetarako eskuragarritasuna errazteko asmoz, zerbitzuen gutun honetan prestazioak batzen ditugu eta ditugun erosteko prozesuak arintzeko konpromisoak azaltzen ditugu, parte-hartzeko errekerimenduak gutxituz eta tramiteak sinplifikatuz.
Azken finean, gure arteko harremana onargarritasun eta gardentasun marko batean eta, legalitate eta seguritateko printzipioekin bat eginez, garatuko delako bermea azaldu nahi dugu.