Eskaintzen diren instalazioen eta zerbitzuen erabilera-baldintzak errespetatzea.
Udal Liburutegiaren ordutegiak, instalazioak eta materialak errespetatzea.
Mailegu-epeak errespetatzea.
Zerbitzuaren hobekuntzan parte hartzea, beren esku jarritako sistemak erabiliz.
Egoki iritzitako proposamenak iradokitzea.
Helbide-aldaketak jakinaraztea.
Ordena mantentzea, eta Udal Liburutegiko beste erabiltzaileenganako nahiz ondasun higiezin eta higigarrienganako errespetuzko jarrera izatea, horietan kalterik eragin gabe.
Material bibliografikoak ez azpimarratzea, idaztea edo moztea.