Erabiltzaileen eskubideak
Itzuli
Liburutegi Publikoak "ezagutzarako, informaziorako eta sormenezko lanetarako sarbidea eskaintzen du, baliabide eta zerbitzu mota ugari erabiliz horretarako, eta komunitateko kide guztiek erabil dezakete, modu berean, arraza, herritartasun, adin, sexu, erlijio, hizkuntza, egoera fisiko, ekonomia eta lan egoera, eta hezkuntzaren araberako bereizketarik egin gabe" .
IFLA/UNESCO Manifestua, Liburutegi Publikoari buruzkoa. 1994
Ermuko Udal Liburutegiaren erabiltzaile guztiek ondorengo eskubide hauek dituzte, beste batzuen artean:
Udal Liburutegiaren instalazioetara, nortasuna egiaztatu beharrik gabe, libreki eta doan sartzeko eskubidea.
- Arreta berdintasunez, zuzenean eta pertsonalki jasotzea, begirune eta errespetu handienarekin, Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren hizkuntzetatik edozeinetan.
- Bildumei, baliabideei eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea.
- Eskainitako zerbitzuei buruzko kexak edo iradokizunak aurkezteko eskubidea.
- Baliabide informatiboak lokalizatzeko eta eskatzeko eskubidea, edozein euskarri motatan.
- Baliabide informatiboak lokalizatzeko eta eskatzeko eskubidea, inolako zentsura ideologiko, politiko edo erlijioso jasan gabe.
- Liburutegiak eskainitako materialen eta zerbitzuen inguruko pribatutasuna eta isilekotasuna bermatuta izateko eskubidea.
- Liburutegiko materialen artean hizkuntza, kultura eta literatura propioak islatuta ikusteko eskubidea, kontuan izanik baita ere herrian dauden gutxiengoak.
- Irakurle-txartela Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalean sartuta dagoen beste edozein liburutegitan ere erabiltzeko eskubidea, horietan eskaintzen diren eta txartel hori izatea eskatzen duten zerbitzuak erabili ahal izateko.
Eskubide hauetarikoren bat betetzen ez dela ikusiz gero, Ermua Hiriko Udalak zure eskura udal bulego guztietan eta webgunean (www.ermua.es > Herritarren partaidetza > Kexa eta iradokizunak ) jartzen duen kexa eta iradokizun zerbitzuaren bitartez erreklamazioa egin ahalko duzu..
Gora