Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Dauden udal zerbitzu publikoak lokalizatzeko eta horiek ematen dituzten pertsonei buruzko laguntza eta orientabideak.
Udalari, bere erakunde autonomiadunei (Euskaltegia eta UKE) eta sozietate publikoei ( PROIMERSA eta PROMOSA) zuzendutako dokumentu, idatzi eta eskabide oro hartu eta erregistratzea.
943179142 telefono zenbakiaren bitartez etxera hurbiltzen dizkizugu zerbitzu guztiak, modu praktiko eta erosoan udal zentro, kultur ekintza, telefono interesgarri, udal tramite eta bestelakoei buruzko edozein informazio eska diezaguzun.
Ondorengo tramiteak ere telefonoz eska daitezke: eskabide-ereduak, erroldatze-agiriak eta udal tramiteei buruzko informazioa. Eskatutako informazioa etxera bidaliko dizugu.
Udaletxean egin beharreko gestioak erosoago gerta dakizkizun, Abiapuntu-punto de inicio bulegora etorri aurretik 643 17 91 42 telefono zenbakira deitu eta behar duzun informazioa eskatzeko gomendatzen dizugu.

www.ermua.es>Bulego birtuala>udal tramiteak udal web-eko lotura zuzenaren bitartez prozedura normalizatuen tramiteak egiteko behar den informazioa lor daiteke eta prozedura horiek balio eta segurtasun juridiko osoz tramitatu, ONA osasun eta nortasun agiria erabiliz.

Ordenagailurik ez badaukazu, guk jartzen dugu bat, zure gestioak errazago egin ditzazun.
Abiapuntu-Punto de inicio bulegoan internetekin konektatutako ordenagailu-terminal bat eta inprimagailua daude mahai baten gainean. Ekipamendu hori libreki erabil daiteke www.ermua.es gure webgunean egin daitezkeen tramiteen informazioa eskuratu, beste edozein gestio egin edo dokumentu bat idazteko.
Behar duten pertsona guztiek erabiltzeko aukera izan dezaten, bakoitzak ordenagailuan egiten duen denbora hogei minutu baino gehiago ez izatea komeni da.
Ordenagailuak (JAWS) pantaila-irakurgailu bat dauka, eta berorren bitartez guztiz itsu dagoen pertsona batek, ahotsa edo braille alfabetoa erabiliz, ordenagailuaren irteera birtualeko edukietara jo dezake.