Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ermua Hiriko Udalarekin harremanetan jarri behar duten pertsona guztiei gure gestio-eredua ahalik eta modurik gardenenean eskaintzeko xedez, giza-baliabide eta antolaketa-tresna egokiak jartzen ditugu harreman hori arina eta ahalik eta erosoena izan dadin, Ermuko herritarrekiko arreta pertsonalizatua, telefonozkoa zein elektronikoa gune bakar baten zentralizatuz.
Herritarrek eskatutako datuak edo informazioa emateko edo kasuan kasuko espedientearen tramitazioa ahalik eta gehien arintzeko, eskabide-eredu normalizatuez gain, informazio-orri batzuk dituzte eskuragai herritarrek, non tramite bakoitzaren inguruko garrantzizko informazioa idatziz biltzen den.
Eredu normalizatu horien bitartez eskatutako datuak eta informazioa elektronikoki ere eskuratu eta transmititu daiteke: www.ermua.es>Bulego birtuala>Abiapuntu-punto de inicio.
Nolanahi ere inor ez dago eredu horiek erabiltzera behartuta, beraz, norberak nahi duen edozein eredu erabil daiteke baldin eta HAAJAPELen 70. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen badira (interesdunaren izen-abizenak, sinadura…).
Asko eskertuko genizuke hutsuneak zuzentzen eta gure zerbitzuak hobetzen lagun diezaguketen proposamenak edo oharrak egingo bazenizkigu.
Eskaini zaizun zerbitzuak hartutako konpromisoak betetzen ez baditu edo egokia ez bada, dagokion kexua aurkezteko eskatzen dizugu, azalpen bat eman diezazugun eta egoera bera berriro gerta ez dadin behar diren neurri zuzentzaileak har ditzagun.
Emandako zerbitzuaren inguruan pertsonek duten iritzia jakin nahi dugunez, gogobetetze-inkesta bat egingo zaie Abiapuntu-Punto de inicio bulegoan ematen diren zerbitzu publikoak eskatzen dituzten pertsonei, eta emaitzak udal Web gunean emango dira argitara.
Eskerrak ematen dizkizugu egiten dizkizugun gogobetetze-inkestei erantzunez, herritarrei arreta emateko espedienteak hobetzen laguntzeagatik.