Atsegintasuna: Abiapuntu-Punto de inicio bulegoaren erabiltzaileak atsegintasunez, begirunez eta errespetuz hartuak izango dira. Erabiltzaileen arazoak interesatzen zaizkigu eta horregatik konponbiderik egokiena aurkitzen saiatzen gara.
Irisgarritasuna: Ez dago eraikuntza-oztoporik, eta ibilgailu zein bizikletak aparkatzeko berariazko espazioak erreserbatu ditugu.
Erraztasuna: hizkuntza ulerterraza erabiltzen dugu, teknizismo behargabeak alde batera utziz. Gure inprimaki eta prozedurak behin eta berriz aztertzen ditugu, tramitaziorik erraz eta ulergarriena lortzeko.
Zerbitzu emateko nahia: herritarrei lagundu egin nahi diegu, behar dutena eskatu aurretik emanez. Dituzten arazoak konpondu nahi ditugu, behargabeko gestiorik sortu gabe.
Bizkortasuna eta fidagarritasuna: gurea beste inoren denbora ere halaxe baloratzen dugu, horregatik ahalik eta bizkorren jarduten gara, fidagarritasuna galdu gabe. Behin eta berriro berrikusten ditugu datuak, konfiantzazko zerbitzua eskaintzeko.
Profesionaltasuna eta eraginkortasuna: datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatuz aritzen gara, gure ezagutzak etengabe eguneratuz.
Objetibotasuna: edozein informazio eskaerari objetibotasunez erantzuten saiatzen gara, iritzirik edo balio-epairik eman barik.
Konpromiso zehatzak
Identifikazioa: aurrez aurreko traturako izena begi-bistan eramanez identifikatzen gara, eta telefono bidez, izena adierazten dugu.
Informazioa: gure datu-basean behar duzun toki-eremuko informazioa azaltzen ez bada, geuk bilatuko dizugu.
Arreta: arreta egin baino lehen Abiapuntu-punto de inicio bulegoan zain egon beharko duzun denbora ez da 10 minutu baino gehiago izango, ohizkanpoko egoeretan salbu. 943 17 91 42 telefono zenbakira deitzean gehienez itxaron beharko duzuna minutu bat izango da, ohikoa ez den egoeraren baten ez bada.
Etxez etxeko zerbitzua: 943 17 91 42 telefonora inprimakiak, dokumentazioa edo tramiteren bat egiteko eskatuz deitzen baduzu, 24 orduko epean jasoko duzu gehienez ere eskatutakoaren emaitza zure etxean.
Erregistroa: legezko balio osoz erregistratzen dugu Udalari, bere erakunde autonomiadunei zein sozietateei zuzendutako edozein idatzi.
Aldez aurretiko txanda: duzun arazoa konpondu ezin badugu, dagokion teknikariarekin hitz egiteko txanda hartuko dizugu.
Kexu eta iradokizunak: udal zerbitzuen jardunaren inguruan oharren bat helarazten badiguzu, espresuki erantzuteko konpromisoa hartzen dugu, eta 20 eguneko epean gehienez ere.