Alferrik joan-etorriak saihestearren, Abiapuntu-Punto de inicio bulegora etorri aurretik 943 17 91 42 telefonora deitu edo www.ermua.es udal webgunean kontsultatzea.
Tramiteak momentuan bertan egin ahal izateko, dokumentazio guztia zuzen eta osorik aurkeztea (deitu lehenago 943 17 91 42 edo kontsultatu www.ermua.es udal webgunean.)
Ahal izanez gero, gestioak eta deiak puntako orduetan ez egitea (11:00etatik 13:00etara).
Deitu edo etorri behar izanez gero, apea amaitzen den egunera arte ez itxoitea , eskari handiegiak zerbitzu ona ematea oztopatzen baitu.
Helbidea, ibilgailua edo zure datuak helbideratuta dituzun banku-erakundea aldatzen baduzu edota ondasun berriren bat eskuratzean, jakinarazi ezaguzu lehenbailehen, gure datu-baseak eguneratu ditzagun.
Akatsen bat ikusten baduzu, esaguzu, berehala zuzenduko dugu-eta. Eman dizugun zerbitzuren batekin konforme ez bazaude, jakinaraz iezaguzu; zure kexua edo iradokizuna jaso eta erantzungo dizugu.