Administrazioarekiko harremanetan herritarrek dituzten eskubideak
Itzuli
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 35. artikuluaren egokitzapena, Norberaren Datuen Babeseko 15/1999 Lege Organikoaren 14, 15 eta 16. artikuluek eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu dutena.
- Begirunez hartuak, informatuak eta bideratuak izatea..
- Tramiteen pertsona-arduradunen nortasuna ezagutzea.
- Erregistro eta artxibo administratiboetara sarbidea izatea, baldin eta hirugarrengoen eskubideei kalterik egiten ez bazaie edo herri-interesak tartean baldin ez badira.
- Espedienteen baitan bildu beharreko dokumentuen kasuan, aurkeztutako jatorrizko dokumentuen kopia zigilatua eskuratzea eta dokumentuok jabeari itzuliak izatea.
- Pertsona interesdunek espedienteen tramitazio-egoera ezagutzea eta dokumentuen kopiak eskuratzea.
- Alegazioak egitea eta entzunaldi-tramitearen aurreko edozein unetan dokumentuak aurkeztea.
- Arauek eskatzen ez duten edo gaia kudeatzen ari den administrazioaren esku dauden dokumenturik ez aurkeztea.
- Jakinarazpenak jasotzeko lekua eta bidea hautatzea.
- Administrazioaren beren-beregiko erantzuna izatea.
- Legez bidezkoa denean, administrazioari eta bere zerbitzupean dauden langileei erantzukizunak eskatzea.
- Datuen tratamendu eta xedeari buruz Datu Babeserako Erregistro Orokorra kontsultatzea eta fitxategiaren pertsona arduradunaren nortasuna ezagutzea.
- Legeak aurreikusitakoaren arabera, datuak zuzendu, ezeztatu edo horien erabilera ukatzea.
- Konstituzioak eta legeek aitortzen dituzten bestelako eskubideak.
Eskubide hauek ez direla errespetatzen pentsatzen baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Ermua Hiriko Udalak bulego guztietan eta webgunean (www.ermua.es>herritarren partaidetza>kexu eta iradokizunak) kexu eta iradokizunetarako zure esku jarri duen prozeduraren bitartez.
Gora