Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal sozietateak


Itzuli

PROMOSA

PROMOCIÓN ECONÓMICA DE ERMUA, S.A.U., PROMOSA, udal sozietate anonimoa da. Epemugarik gabe eratu zen Sergio González Delgado Ermuko notarioak 2000ko abenduaren 26an onartutako eskritura publikoaren bidez, baina ondoren xede soziala aldatu eta gaur egungoa eskuratu zuen Rafael María Ortiz Montero Ermuko notarioak 2012ko uztailaren 17an baimendutako eskritura publikoaren bidez, haren protokoloaren 1.047 zenbakiarekin.

Sozietate horrek Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emana du, 3.988 Liburukian, 91. folioan, BI-29.934 orrian eta A-95.131.447 IFZrekin.

Asmoa: industria-alorreko nahiz hirugarren sektoreko jarduerarako lurzorua sustatuz eta eskainiz, Ermuko udalerriaren garapen ekonomikoan laguntzeko orotariko ondasunak eta aktiboak erosi, eraldatu eta eskualdatzea.

Haren helburua da, gainera, era guztietako etxebizitzak (libreak, babes ofizialekoak, udal tasatuak), garaje-lekuak eta merkataritza-lokala sustatu, eraiki eta saltzea, baita egin beharreko gainerako hirigintza-jarduera guztiak egitea ere; bereziki, Ermuan babes ofizialeko etxebizitzak, etxebizitza tasatuak eta alokairurako txandakako etxebizitzak sustatu, eraiki eta saltzea.

Era berean, haren xede soziala da telekomunikazio alorreko sare, instalazio eta ekipamenduak diseinatu, erosi, kudeatu, teknikoki planifikatu, burutu, eraiki, ezarri, abian jarri, erabili, kudeatu, ustiatu, mantendu eta horretarako langileak trebatzea, dela bere kabuz, dela hirugarrenen bidez. Ildo beretik, komunikazio elektronikoko zerbitzuak nahiz lehen aipaturikoen parekoak ematea.

Ermuko Udalaren ekarpena PROMOSAri

2015 eta 2016 urteetan ez da udalaren ekarpenez sozietatearen kapitala gehitu.

Izarra Centre

Edificio Izarra Centre

Izarra Centre 2012ko apirilean ipini zen abian, helburu argi batekin: sektore tradizionaletan nahiz gorabidean datozen sektoreetan ekintzailetzaren eta berrikuntzaren kultura sustatu ahal izateko behar diren zerbitzuak eta azpiegiturak bultzatzea. Gainera, udalerriko eta inguruko ehun ekonomikoa dibertsifikatzea ere zehaztu du helburutzat. Horretarako, ikerketaren eta berrikuntzaren bidez balio erantsi handia lortuko duten enpresa-proiektu berriak sortzea eta erakartzea bilatzen du.

Proiektu hori 2007an jarri zen abian: kalitate handiko eraikin berezi bat eraiki zen, bertan bulegoak eskainiz hirugarren sektorea garatzeko, eta proiektu berritzaileak garatzen ari ziren pertsonei lokal merkea eskaini ahal izateko.

PROMOSAk sustatutako azpiegiturak erreferentzia bihurtu nahi du, enpresak erakarri eta Ermuko enpresa-ehuna handitu eta dibertsifikatzeko asmoz. Era berean, tokiko berrikuntzaren esparruko udal politika egituratzeko beste ardatzetako bat ere izan nahi du.

Udalak enpleguaren aldeko epe ertain eta luzeko apustua egin zuen azpiegitura horren bidez. Izan ere, udalerriaren eta inguruaren etorkizun sozioekonomikoa bermatzea du helburu; enpresen lehiakortasuna hobetzeko ingurunea eskaintzen du; enpresaren, unibertsitateen, teknologia-zentroen eta instituzioen lotura sustatzen du; enpresa berriak ezartzeko aukerak handitzen ditu; enpresa-ehuna suspertzen du; lanpostuen sorrera bultzatzen du, eta kualifikazio handiko pertsonak etortzen eta talentuen ihesa geldiarazten laguntzen du.

Proiektu horrekin batera zuntz optikoko udal sare neutrala ezarri da herrian, herriko enpresei, kanpotik etor daitezkeenei eta ermuar guztiei balio erantsiko zerbitzu berriak eskaintzeko asmoz.

Izarra Centrek IKTei, energia berriztagarriei, informatikari eta ingurumenari lotutako enpresa-ekimen berriak sortzen eta kokatzen laguntzen du.

Izarra Centrek lokal guztiz lehiakorrak eskaintzen ditu, ekintzaileek jarduera abiarazten zentra daitezen, lokalak ordaintzeko eta jarduera abiarazteko inbertsioek mugatu barik.

Balio erantsi handiko enpresa-proiektu berriak garatuz, udalerriaren eta ingurunearen dibertsifikazio ekonomikoa sustatuko dugu, gaur egun automozioaren sektore osagarriaren menpekotasun handia daukagu eta. Enpresa berriak erakartzeko, ordea, azpiegitura onak eta baliabide egokiak eskaini behar zaizkio etengabe berritzen diharduen enpresa-ehunari. Horretarako, Udalak apustu argia egin du Izarra Centren bidez: enpresek gure herriaren aldeko apustua egiteko oinarriak eta azpiegiturak eskaintzea.

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo