Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal sozietateak


Itzuli

PROMOSA

PROMOCIÓN ECONÓMICA DE ERMUA, S.A.U., PROMOSA, udal sozietate anonimoa da. Epemugarik gabe eratu zen Sergio González Delgado Ermuko notarioak 2000ko abenduaren 26an onartutako eskritura publikoaren bidez, baina ondoren xede soziala aldatu eta gaur egungoa eskuratu zuen Rafael María Ortiz Montero Ermuko notarioak 2012ko uztailaren 17an baimendutako eskritura publikoaren bidez, haren protokoloaren 1.047 zenbakiarekin.

Sozietate horrek Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emana du, 3.988 Liburukian, 91. folioan, BI-29.934 orrian eta A-95.131.447 IFZrekin.

Asmoa: industria-alorreko nahiz hirugarren sektoreko jarduerarako lurzorua sustatuz eta eskainiz, Ermuko udalerriaren garapen ekonomikoan laguntzeko orotariko ondasunak eta aktiboak erosi, eraldatu eta eskualdatzea.

Haren helburua da, gainera, era guztietako etxebizitzak (libreak, babes ofizialekoak, udal tasatuak), garaje-lekuak eta merkataritza-lokala sustatu, eraiki eta saltzea, baita egin beharreko gainerako hirigintza-jarduera guztiak egitea ere; bereziki, Ermuan babes ofizialeko etxebizitzak, etxebizitza tasatuak eta alokairurako txandakako etxebizitzak sustatu, eraiki eta saltzea.

Era berean, haren xede soziala da telekomunikazio alorreko sare, instalazio eta ekipamenduak diseinatu, erosi, kudeatu, teknikoki planifikatu, burutu, eraiki, ezarri, abian jarri, erabili, kudeatu, ustiatu, mantendu eta horretarako langileak trebatzea, dela bere kabuz, dela hirugarrenen bidez. Ildo beretik, komunikazio elektronikoko zerbitzuak nahiz lehen aipaturikoen parekoak ematea.

Ermuko Udalaren ekarpena PROMOSAri

2015 eta 2016 urteetan ez da udalaren ekarpenez sozietatearen kapitala gehitu.

PROMOSA, estrategia ekonomikorako tresna

Ermuko Udala tokiko garapenaren bultzatzailea izanik, ziur gaude gure udalerriaren gizarte-errealitatea ezin hobeto ezagutzeko leku aproposean gaudela, herritarren mintzakide zuzenak eta gure ingurunean jarduten duten eragile ekonomiko eta sozialen mintzakiderik hurbilenak garelako; ziur gaude, gainera, eskualdeko, estatuko eta Europar Batasuneko administrazioekin komunikatzeko bitarteko egokiak ditugula. Hori guztia dela eta, Berrikuntzaren Plan Estrategikoa adostu dugu herriko gizarte-eragileekin.

Berrikuntzaren Udal Plan Estrategiko horri esker, jarduketak behatu, aztertu, hausnartu, planifikatu eta burutzeko aukera dugu, ondoren ebaluatu eta emaitzak doitzeko.

Udal estrategia lau ardatz estrategikoren inguruan egituratzen da: ekonomiaren berrikuntza, espazio bateratuaren berrikuntza, gizartearen berrikuntza eta antolamenduaren berrikuntza.

Honako hauek dira ekonomiaren berrikuntza ardatzaren helburu estrategikoak:

Ekonomia berritzeko ardatza azken urteetan egindako lanaren emaitza da. Izan ere, 1993ko langabezia-tasa handiari erantzun eraginkorra eman nahian sortu zen, garai hartan herrian % 20tik gorako langabezia zegoen eta. Are gehiago, enpresa asko hirigunean bertan zeuden, eta horrek oztopo handia zekarkion etxebizitzetarako lurzoruak garatzeko aukerari.

Egoera horren aurrean, Ermuko Udalak estrategia hori indartzeko hainbat baliabide ipini zituen abian. Asmoa: batetik, hirigunean zeuden enpresak lekualdatzea eta, bestetik, ekonomia-alorrean prestatzeko eta sustatzeko programak, proiektuak eta jarduketak garatzen laguntzea.

Hori lortzeko, etengabeko elkarrizketa izan dugu inguruko eragile ekonomiko eta sozialekin, guztiok batera helburu bateratuak bilatu ahal izateko.

Beste atal batzuk ere garatu ditu Ermuko Udalak estrategia berorren baitan: Urtiako Plan Partziala enpresa batzuk (TVA, Microdeco, Egui, eta abar) handitu ahal izateko edota Goitondo Industrialdean parte hartzea SPRIrekin (Eusko Jaurlaritza) eta inguruko beste udalerri batzuekin batera, Mallabiko Industrialdearen bidez (gaur egun Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, SA dena).

Actuaciones de Promosa

Aurretiaz Tenneco Automotive zegoen eraikina erosiz abiatu zen PROMOSA. Izan ere, enpresa hori da udalerrian langile gehien hartzen dituena, eta agerikoa da enpresa herritik joanez gero, kolpe handia ekarriko ziola tokiko eta inguruko ekonomiari.

PROMOSAk, IHOBErekin batera, erositako pabiloia berroneratu zuen eta, ondoren, industria-lokal horiek salmentan jarri zituen, hirigunean bertan zeuden enpresak bertara lekualdatu eta hirian bizitegi-lurzorua sortzeko asmoz, horrela jokatuz gure erkideen bizi-kalitatea hobetuko zelakoan.

Era berean, Ermuko Udalak Herramientas Ermua enpresak erabiltzen zuen eraikina erosi, enpresa hori leku aproposago batera lekualdatzen lagundu eta lurzorua deskutsatu egin zuen. Hala, enpresaren eraikin zaharra zegoen lekuan bizitza babestua, librea, aparkalekuak eta hirugarren adineko pertsonentzako egoitza sustatu zituen.

Beste enpresa batzuk lekualdatzen ere lagundu du Udalak, batzuetan zuzenean eta beste batzuetan SPRIrekin (Eusko Jaurlaritza) elkarlanean edota udal plangintzaren kudeaketaren bidez:

  1. Zuzenean:
    • Tenneco Automotive: udalerriko enpresarik garrantzitsuena eta inguruneko garrantzitsuenetako bat da. Enpresa udalerritik eta estatutik kanpo joateko arrisku bizia zegoela eta, gaur egun Tenneco Automotivek erabiltzen dituen lurzoruak birkalifikatu zituen Ermuko Udalak, beste organismo publiko batzuekin batera.
    • Herramientas Ermua, SLL.
    • Lomi-Power.
  2. SPRIrekin elkarlanean:
    • Cuchillería del Norte, SA.
    • Precicontrol.
    • Trokemetal, Ardatz eta TVA.
  3. Udal plangintzaren bidez:
    • Fundiciones Gorospe.
    • Domingo Acha.
    • Forjas Ermua.
    • Fuldain.

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo