Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal sozietateak


Itzuli

PROMOSA

PROMOCIÓN ECONÓMICA DE ERMUA, S.A.U., PROMOSA, udal sozietate anonimoa da. Epemugarik gabe eratu zen Sergio González Delgado Ermuko notarioak 2000ko abenduaren 26an onartutako eskritura publikoaren bidez, baina ondoren xede soziala aldatu eta gaur egungoa eskuratu zuen Rafael María Ortiz Montero Ermuko notarioak 2012ko uztailaren 17an baimendutako eskritura publikoaren bidez, haren protokoloaren 1.047 zenbakiarekin.

Sozietate horrek Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emana du, 3.988 Liburukian, 91. folioan, BI-29.934 orrian eta A-95.131.447 IFZrekin.

Asmoa: industria-alorreko nahiz hirugarren sektoreko jarduerarako lurzorua sustatuz eta eskainiz, Ermuko udalerriaren garapen ekonomikoan laguntzeko orotariko ondasunak eta aktiboak erosi, eraldatu eta eskualdatzea.

Haren helburua da, gainera, era guztietako etxebizitzak (libreak, babes ofizialekoak, udal tasatuak), garaje-lekuak eta merkataritza-lokala sustatu, eraiki eta saltzea, baita egin beharreko gainerako hirigintza-jarduera guztiak egitea ere; bereziki, Ermuan babes ofizialeko etxebizitzak, etxebizitza tasatuak eta alokairurako txandakako etxebizitzak sustatu, eraiki eta saltzea.

Era berean, haren xede soziala da telekomunikazio alorreko sare, instalazio eta ekipamenduak diseinatu, erosi, kudeatu, teknikoki planifikatu, burutu, eraiki, ezarri, abian jarri, erabili, kudeatu, ustiatu, mantendu eta horretarako langileak trebatzea, dela bere kabuz, dela hirugarrenen bidez. Ildo beretik, komunikazio elektronikoko zerbitzuak nahiz lehen aipaturikoen parekoak ematea.

Ermuko Udalaren ekarpena PROMOSAri

2015 eta 2016 urteetan ez da udalaren ekarpenez sozietatearen kapitala gehitu.

PROIMERSA

2013. urtera arte, PROIMERSA PROMOCIÓN INMOBILIARIA MUNICIPAL DE ERMUA, SAU udal sozietate anonimoa izan zen. 1992ko azaroaren 12an eratu zen epemugarik gabe, Jaime Recarte Casanova Ermuko notarioak baimendutako eskritura publikoaren bidez, haren protokoloaren 1.163 zenbakiarekin. Alabaina, 2008ko azaroaren 28an sozietateak bere xedea aldatu zuen, Bilboko Rafael María Ortiz Montero notarioak baimendutako eskritura publikoaren bidez, haren protokoloaren 2.118 zenbakiarekin.

Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emana zuen, 441. Liburukian, 180. Folioan, BI-3.426 orrian, eta A-48.527.634 IFZrekin.

Haren helburua: era guztietako etxebizitzak (libreak, babes ofizialekoak, udal tasatuak), garaje-lekuak eta merkataritza-lokala sustatu, eraiki eta saltzea, baita egin beharreko gainerako hirigintza-jarduera guztiak egitea ere; bereziki, Ermuan babes ofizialeko etxebizitzak, etxebizitza tasatuak eta alokairurako txandakako etxebizitzak sustatu, eraiki eta saltzea.

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo