Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Espainiako Konstituzioaren 128,2. artikuluak aintzat hartzen du ekimen publikoa jarduera ekonomikoaren barne, ekimen hori zuzen interpretatzeko merkatu libreko ekonomian eta enpresa askatasunean oinarritutako ekonomi sistema ulertu behar da, beti ere, orden ekonomikoak eta interes orokorrak ezarritako mugen barne.
Nolanahi ere, toki-administrazioen jarduera ekonomikoaren oinarrian dagoen arrazoi nagusia praktikotasuna da, edozelako arrazoi ideologikoen gainetik.

Hori horrela, Ermua Hiriko Udalak bi enpresa sortzea erabaki du; lehenengoa, San Pelaion babes ofizialeko etxebizitzak sustatu eta eraikitzeko jarduerak gauzatzeko eta, bigarrena, ekonomia sustatzeko jarduerak koordinatu eta horiek kudeatzeko. Horretarako, eta interes orokorrak eskatzen duenari jarraiki eta higiezinen eta industria-merkatuak eskatzen duenari erantzun nahian, merkatal edo industri jardueretarako lurra eskaini eta sustatuko du. Horren guztiaren helburua bikoitza izango da, batetik, egungo merkatuan merkatal edo industrial erabilerarako lokalak eta baita etxebizitzak ere duten salneurrietan eragitea eta, bestetik, jarduera ezberdin horietarako dugun lur-eskasia eta lokal urritasunari aurre egitea.