Galarazita dago pintadak egitea udalerri osoan, hauteskundeetako propaganda jartzeko lekuak barne izanik.
Halaber, udalerrian ezin daitezke jarri bandera, banderatxo, zinta eta antzerakoak, alderdi politiko bakoitzaren egoitza diren eraikinen fatxadetan salbu. Bide publikoan edo berori gurutzatzen duten argindarreko edo telefonoko aire-sareetatik ezin izango da ezer eskegi.
Trafiko seinaletan eta hiri-altzarietan pegatina edo itsasgarririk jartzea galarazita dago, eta beste edozelako elementu grafikoak baita ere hesi, balaustrada, horma edo lorategietan ezin izango direlarik jarri.
Udaletxeak zehaztutako leku propioetatik kanpo ezin izango da kartelik jarri, ez eta tripodeak edo antzekoak udalerriko lurzoru guztian.
Hauteskunde propagandako panfletoak eta antzekoak bide publikoetan botatzea galarazita dago.