Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Hauteskunde propaganda


Itzuli

Hauteskunde propagandaren panela

Ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren, Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzkoa, 56,1 artikuluan eta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen, Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeei buruzkoa, 75,3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, udaletxeek hauteskundeetako propaganda jartzeko berariazko lekuak erreserbatu behar dituzte.

Hori horrela, hauteskunde deia egin eta zazpi egunen buruan Udaletxeek Zonaldeko Hauteskunde-Batzari jakinarazi behar diote bakoitzaren udalerrian hauteskunde-kartelak dohainik jartzeko prest dituzten lekuak.

Zonaldeko Hauteskunde–Batzordeak hauteskundeetarako deialdi bakoitzean aurkeztutako hautagaien artean hauteskunde-propaganda jartzeko espazioak banatzen ditu, zerrenda bakoitzari, mota bereko aurreko hauteskundean izandako botoen portzentajearen araberako tokia emanez.


Galarazpenak
Galarazpenak hauteskunde propagandan
  • Galarazita dago pintadak egitea udalerri osoan, hauteskundeetako propaganda jartzeko lekuak barne.
  • Halaber, udalerrian ezin daitezke jarri bandera, banderatxo, zinta eta antzerakoak, alderdi politiko bakoitzaren egoitza diren eraikinen fatxadetan salbu. Bide publikoan edo berori gurutzatzen duten argindarreko edo telefonoko aire-sareetatik ezin izango da ezer eskegi.
  • Trafiko seinaletan eta hiri-altzarietan pegatina edo itsasgarririk jartzea galarazita dago, eta beste edozelako elementu grafikoak baita ere hesi, balaustrada, horma edo lorategietan ezin izango direlarik jarri.
  • Udalak zehaztutako leku propioetatik kanpo ezin izango da kartelik jarri, ez eta tripodeak edo antzekoak udalerriko lurzoru guztian.
  • Hauteskunde propagandako panfletoak eta antzekoak bide publikoetan botatzea galarazita dago.

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo