Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Hauteskunde propaganda


Itzuli

Hauteskunde propagandaren panela

Ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren, Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzkoa, 56,1 artikuluan eta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen, Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeei buruzkoa, 75,3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, udaletxeek hauteskundeetako propaganda jartzeko berariazko lekuak erreserbatu behar dituzte.

Hori horrela, hauteskunde deia egin eta zazpi egunen buruan Udaletxeek Zonaldeko Hauteskunde-Batzari jakinarazi behar diote bakoitzaren udalerrian hauteskunde-kartelak dohainik jartzeko prest dituzten lekuak.

Zonaldeko Hauteskunde–Batzordeak hauteskundeetarako deialdi bakoitzean aurkeztutako hautagaien artean hauteskunde-propaganda jartzeko espazioak banatzen ditu, zerrenda bakoitzari, mota bereko aurreko hauteskundean izandako botoen portzentajearen araberako tokia emanez.


Unitate mugikorrak
Hauteskunde propaganda unitate mugikorretan
  • Unitate mugikorrak erabili ahal izango dira goizeko 10etatik gaueko 9etara bitartean. Nolanahi ere, unitate horiek zaratei buruz ezarritako legeria errespetatu beharko dute eta dezibelio kopuru zehatz bat ezin izango dute gainditu.
  • Trafiko eta oinezkoen segurtasun arrazoiengatik galarazita dago ibilgailu eta unitate mugikorretatik iragarki-objektuak (gozokiak, puxikak, eta abar) botatzea herriko kaleetan.

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo