Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Hauteskunde propaganda


Itzuli

Hauteskunde propagandaren panela

Ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren, Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzkoa, 56,1 artikuluan eta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen, Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeei buruzkoa, 75,3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, udaletxeek hauteskundeetako propaganda jartzeko berariazko lekuak erreserbatu behar dituzte.

Hori horrela, hauteskunde deia egin eta zazpi egunen buruan Udaletxeek Zonaldeko Hauteskunde-Batzari jakinarazi behar diote bakoitzaren udalerrian hauteskunde-kartelak dohainik jartzeko prest dituzten lekuak.

Zonaldeko Hauteskunde–Batzordeak hauteskundeetarako deialdi bakoitzean aurkeztutako hautagaien artean hauteskunde-propaganda jartzeko espazioak banatzen ditu, zerrenda bakoitzari, mota bereko aurreko hauteskundean izandako botoen portzentajearen araberako tokia emanez.


Panel finkoak
Hauteskunde propaganda panel finkoetan

Ermuko udalerrian hauteskunde-propaganda jartzeko panel finkoen kokapena:

Panel finkoen kokapena
Kokapena Kopurua
Gipuzkoa etorbidea 1
Bizkaia etorbidea 1
Ongarai 1
Zearkale 1
VI. Mendeurrena 1
Zubiaurre 1
Panelak guztira 6

Panel bakoitzaren ezaugarriak: egurrezko taula aglomeratua, bi metroko altuera eta 9,75 metroko zabalera duena.

Panel multzoaren azalera erabilgarria, guztira: 136,5 m2


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo