Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

PROMOSA


Itzuli

Zearrekobueltako eraikina

Ermua Hiriko Udalak, Udalbatzaren osoko bilkurak 2000ko abenduaren 20ko egindako bileran, behin betiko onetsi zuen Promoción Económica de Ermua, Sociedad Anónima (Ermuko Udalaren Ekonomi Sustapena, S. A.) edo PROMOSA izeneko sozietate anonimoa sortu eta eratzea.

Sozietate horren estatutuak 2000ko abenduaren 26ko 247. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren osorik.

Bestalde, estatutu horiek Ermuko Sergio González Delgado notarioaren aurrean (protokolo zenbakia: 2.244) sartu ziren protokoloan 2000ko abenduaren 26an; bada, Ogasun Ministerioko Erakunde Juridikoen Erroldan eman zen sozietate horren izena eta, horrela, A-95131447 IFK eskuratu zuen.

Era berean, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan ere eman zen haren izena, Erregistro horretako 8. Saileko 3.988 liburukian; folioa: 91.a; orria: BI-29934; inskripzioa: 1.a.

Gora

Helburuak

Sozietateak helburu du Ermuko udalerriaren ekonomia garatzea ahalbidetzen duten ondasun eta aktibo mota guztiak erosi, eraldatu eta eskualdatzea, industri edo hirugarren sektoreko jarduerak ezartzeko lurra sustatuz eta eskainiz.

Administrazioa

Promosaren estatutuetako 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, besteak beste, Udalbatzari dagokio, Batzar Nagusiaren lanean, sozietateko Presidentea eta Administrazio Kontseilua izendatzea.

12. artikuluak xedapen hori berresten du, Presidentea hautatzeari dagokionez; Administrazio Kontseilua dela eta, 11. artikuluak honakoa xedatu zuen: Administrazio Kontseilua gehienez zazpi kidek eta gutxienez bostek osatuko dute. Kide horiek Batzar Nagusiak izendatuko ditu, egoki deritzon moduan, eta kargua beteko dute lau urtean. Hala ere, Batzar Nagusiak, edozein unetan, kideak kargugabetzeko erabakia har dezake, betiere legeak gai horri buruz arautzen duenari jarraiki.

Batzar Nagusiak 2001eko uztailaren 2ko bileran hartutako hasierako onespenaren erabakiaren bitartez, Administrazio Kontseiluko kide kopurua aldatu zen: bost izatetik zazpi izatera igaro zen. Horretarako derrigorrezko tramiteak bete ondoren, erabaki hori behin betiko bihurtu zen, 2001eko urriaren 3ko bileran PROMOSAko Batzar Nagusiak hartutako erabakiaren bitartez.

Kontakturako bideak

Helbidea: Valdespinaren Markesa, 1 48260 Ermua (Bizkaia)
Telefonoa: 943179151
Faxa: 943176178
Posta elektronikoa: promosa@udalermua.net
Web: http://www.promosa.org


Gora



© Ermuko Udala, 2012 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo