Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Udalaren kapital publikoko eta bakarreko sozietate anonimoak Promoción Inmobiliaria Municipal de Ermua, Sociedad Anónima edo PROIMERSA du izena. Haren estatutuak 1992ko irailaren 30eko bileran onetsi zituen Udalbatzaren osoko bilkurak behin-behinekoz. Ondoren, jendaurrean azaldu ziren hogeita hamar laneguneko epean, 1992ko urriaren 1eko 226. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz; epe horretan inolako erreklamazio, iradokizun ez alegaziorik aurkeztu ez zenez, 1992ko azaroaren 10eko Udalbatzaren osoko bilkurak behin betiko onetsi zituen estatutuok.
Estatutu horiek Ermuko Jaime Recarte Casanova notarioaren aurrean (protokolo zenbakia: 1.163) sartu ziren protokoloan 1992ko azaroaren 12an; bada, Ogasun Ministerioko Erakunde Juridikoen Erroldan eman zen sozietate horren izena eta, horrela, A-48527634 IFK eskuratu zuen. Bizkaiko Merkataritza Erregistroari dagokionez, Sozietateen Sail Nagusiko BI-441 liburukian du izena; folioa: 180.a; orria: BI-3426-A; inskripzioa: 1.a.
Bestalde, 1992ko azaroaren 21eko 269. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, osorik argitaratu zen estatutu horien testua.
Sozietatearen xede soziala ondokoa da: babes ofizialeko etxebizitzak, merkataritzako lokalak eta garaje-plazak sustatu, eraiki eta saltzea, eta Ermuko San Pelaio auzoan dagoen I Egoitza-sektoreko poligonoan gauzatu beharreko beste jarduera sozialak egitea; halaber, sozietateak eraikitako kirol-instalazioen ondarea kudeatzea.
Sozietateak eraikitako instalazioen ondare kudeaketaren erreferentzia, 1999ko maiatzaren 25eko bileran onetsi zuen Udalbatzaren osoko bilkurak behin-behinekoz. Ondoren, jendaurrean azaldu zen, 1999ko ekainaren 8ko 107. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz. Epe horretan inolako alegazio ez erreklamaziorik aurkeztu ez zenez, erabakiaren hasierako onespena behin betiko onespen bihurtu zen inolako tramiterik gabe, 1999ko uztailaren 13an; izan ere, hori xedatu zen hasierako onespenaren erabakian.
Batzar Nagusiak 2000ko urriaren 3an egindako batzarrean hartutako erabakiaren bitartez, administrazio sistema aldatu zen: hasieran, gehienez bost kontseilarik eratutako Administrazio Kontseilua zegoen aurreikusita eta, horrela, administrari bakarraren sistemara aldatu zen; ondorioz, sozietatearen estutuetako 7. artikuluan horri buruz adierazitakoa ere aldatu zen.
Erabaki hori Ermuko Sergio González Delgado notarioaren aurrean (protokolo zenbakia: 1.734) bihurtu zen eskritura, 2000ko urriaren 4an.
Estatutuen aldaketa horrek Bizkaiko Merkataritza Erregistroko BI-441 liburukian du izena; folioa: 186.a; orria: BI-3426; orria: B bis; inskripzioa: 8.a.
Sozietateko administrari bakarraren kargua Ermua Hiriko Udaleko Alkatearena da; bada, hori izendatu eta kargugabetzea, hala badagokio, sozietatearen Batzar Nagusiaren ardura izango da.
Helbidea: Valdespinaren Markesa, 1 48260 Ermua (Bizkaia)
Telefonoa: 943179010
Faxa: 943179155