Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Hauteskundeak


Itzuli

Hautetsontziaren irudia

Hauteskunde prozesua erregulatzen duen araudia oinarrizko ordenamendua da zuzenbidezko estatu demokratiko eta sozial batean, boterearengatiko lehia librean aritu ahal izatea gure gizartearen aniztasun politikotik eratorritako aukera ezberdinen arteko alternantzia ahalbidetuko duena demokrazia sistemaren giltzarria baita.

Hori horrela, hauteskundeak demokraziaren ikur nagusiena dira eta askatasunez bozkatzeko eskubidearen bitartez ahalbidetzen da herriak aldizka funtzio publikorako eta joera bateko zein besteko lerro politikoko bere ordezkariak izendatzea.

Ekainaren 19ko 5/1985 Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoak, gerora ondoren zerrendatzen diren legeek aldarazi dutena: apirilaren 2ko 1/1987 eta martxoaren 3ko 8/1991 Lege Organikoak, eta ekainaren 15eko 5/1990 Legeak Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak arautzen dituena; benetako hauteskunde libre, baketsu, ireki eta lehiakorrak egitea bermatzen dituen oinarrizko materiak arautzen dituzte, ezinbestekoak suertatzen direnak estatu demokratiko bat existitu ahal izateko.

Ondorioz, hauteskunde deialdi bakoitzean esan nahi berezia izaten dute hauteskundeen inguruko prestakuntza lan guztiek, eta horien artean, besteak beste, aipatzekoak dira ondorengo egitekoak: hauteskunde-gorpuaren benetako osaera islatu behar duen errolda prestatzea; hauteskunde administrazio eta justizia independentea bermatzea; bozkatzeko eragiketa egokiro prestatzea eta unibertsaltasuna bermatzea, bozkatzeko askatasuna eta bozkatutakoaren sekretua babestea; hauteskunde kanpainan ideiak libreki komunikatzen direla eta alderdi guztien aukera berdinetan lehiatzen direla bermatzeko betebeharrak ezartzea, titularitate publikoko hedabideetara sarbide berdina guztientzat prestatzea eta kanpainan zehar botere publikoen neutraltasuna ziurtatzea.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo