Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udalak parte hartzen duen beste erakunde batzuk


Itzuli

Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A.
Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A.
Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A.ren logoa

2001eko uztailaren 10ean izandako Udalaren Osoko Bilkuran, Ermuko Udalak “Mallabiko Industrialdea SA” izeneko sozietate anonimoan integratzea erabaki eta, horretarako, Mallabiko Udalak zituen akzioen zati bat erosi zuen.

Sozietate Anonimo horren estatutuak Ermuko Sergio González Delgado notarioaren aurrean formalizatu ziren 2000ko azaroaren 30ean, beraren protokoloko 2.089 zenbakiarekin. Gainera, Ogasun Ministerioaren Erakunde Juridikoen Erroldan inskribatuta ere badago, A-95133567 IFKrekin.

Ildo beretik, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan ere emana du izena, erregistro horretako 8. Ataleko 4.029 liburukian, 34. folioan, BI-30744 orrian, 1. inskripzioan.

2012an Mallabiako Industrialdea SA eta Okamika Industrialdea SA sozietateak bildu eta Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, SA eratu zen.

Hauxe da sozietate anonimo horren helburua: Bizkaiko Lurralde Historikoan, eta batez ere Mallabian, Ermuan eta Zaldibarren, jarduera ekonomikoen ekimena eta inbertsioa bultzatu eta sustatzea eta, horretarako, enpresak ezartzeko lurzoru egokia sustatzea, hirigintza-planak eta urbanizazio-proiektuak sustatuz eta idatziz, birpartzelazioak eginez, edota hirigintza-legerian aurreikusitako beste edozein figuraren bidez. Ildo beretik, jarduera ekonomikoetarako egokia den lurzoruaren tituluak ere erosiko ditu.

Horretaz gain, sozietate anonimoak industria-pabiloien konplexuak eta eraikin osagarriak eraiki eta titulartasuna eskualdatu arte kudeatuko ditu.

Udalaren ekarpena Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A.(a)ri

Ez dago bazkide, laguntzaile edo kide izateagatik ezer ordaindu beharrik.

Informazio gehiago

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo