Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udalak parte hartzen duen beste erakunde batzuk


Itzuli

Izarra Fundazioa
Izarra Fundazioa
Izarra Fundazioaren logoa

Izarra Fundazioa Ermuko Udalak lurralde-balioa sortzeko asmoz sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da. EAEko fundazioen erregistroan F-345 zenbakia du, eta helburua berriz, hauxe da: zuzenean edo zeharka Ermuko lurralde-esparruan eta inguruan sistema produktiboa eta enplegua bultzatzen lagunduko duten jarduera ekonomiko eta sozialak garatu eta sustatzea, betiere lurralde-garapenerako eredu iraunkorrean eta bizi-kalitate estandar altuetan oinarrituta.

Izarra Fundazioa gure udalerriko baliabide endogenoak ahalik eta gehien ustiatzera eta kanpoko jarduera ekonomia erakartzera bideratutako toki-garapeneko udal politikaren tresnetako bat da, bide horretatik Ermuaren bideragarritasun sozioekonomikoa bermatzen lagunduko duelakoan. Honako hauek dira Izarra Fundazioaren berariazko helburuak:

  • Lurralde-lehiakortasunean laguntzea eta bultzatzea eta, horretarako, ikerketari, garapenari, berrikuntzari, sorkuntzari, ekintzailetza-kulturari eta pertsonen gaitasun eta trebeziei lotutako ekintzak abian jartzea.
  • Enpresa-dibertsifikazioa sustatzeko jarduerak garatzea eta, horretarako, enpresekin, prestakuntza-erakundeekin eta teknologia-zentroekin lankidetzan proiektuak garatu eta gauzatzea.
  • Pertsonen kualifikazioa hobetzeko, maila guztietako prestakuntza eta lanbide-orientazioa bultzatzea eta, horretarako, konpetentzia profesionalak eta trebeziak sustatzea.
  • Eskualdean enpresa berriak sortzeko aukerak hobetzea eta, horretarako, negozio-asmoak arlo berritzaileetan eta dibertsifikatzaileetan garatzen dituzten ekintzaileen aldeko apustua egitea.
  • Lankidetzan oinarrituko den tokiko enpresa-garapenaren eredua bultzatzea, inbertsioan, enpleguan eta balio-sorkuntzan, gaur egungo enpresen ekarpena hobetu ahal izateko.
  • Ermutik pertsona eta enpresa lehiakorrak joatea saihestea, eta goraka datozen sektoreei lotutako balio ekonomiko eta soziala erakartzea.
    Aurretiaz aipaturiko interes orokorreko fundazio-asmoak lortzen lagunduko duen beste edozein ekintza eta ekimen.

Izarra Fundazioa patronatu batek zuzentzen du: Ermuko Udalak izendatutako hiru ordezkari eta Ermuko enpresak ordezkatzen dituzten sei pertsonak osatzen dute patronatu hori. Ermuko Alkatea da patronatuko lehendakaria.

Udalaren ekarpena Izarra Fundazioa(a)ri

Ez dago bazkide, laguntzaile edo kide izateagatik ezer ordaindu beharrik. Udalak Fundazioaren jarduerak eta beharrizanak finantziatzen ditu, Udal Aurrekontuan aldez aurretik kontsignatuta daudenean.

Informazio gehiago

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo