Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udalak parte hartzen duen beste erakunde batzuk


Itzuli

AIC Fundazioa
AIC Fundazioa-AIC-Automotive Intelligence Center Fundazioa
AIC Fundazioaren logoa

2006ko azaroaren 2an Udalaren Osoko Bilkuran egindako saioan, Ermuko Udalak AIC-Automotive Intelligence Center Fundazioa sortu eta bertan sartzea erabaki zuen.

2006ko abenduaren 26an, sozietate horren estatutuak oso-osorik argitaratu ziren 244. zenbakidun Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.

Beste alde batetik, aipaturiko estatutuak Bilboko Ramón Múgica Alcorta notarioaren aurrean formalizatu ziren 2006ko urriaren 6an, beraren protokoloko 1.704 zenbakiarekin. Era berean, Ogasun Ministerioaren Erakunde Juridikoen Erroldan inskribatu zen, G-95442232 IFKrekin.

AIC-Automotive Intelligence Center Fundazioaren estatutuen 22. artikuluan xedatutakoaren arabera, Udalbatzari dagokio Ermuko Udalaren izenean Fundazioaren Protokoloa osatuko duen pertsona izendatzea.

Hauxe da Fundazioaren helburua: kualifikazio handiko pertsonen koordinazioan oinarrituta, automozioaren sektorerako balioa sortzeko zentro bat sortzea, eta sektorean ezagutza garatu eta zientzia-ikerketako eta teknologia-garapeneko jarduerak egitea. Horretarako, era guztietako enpresa-erakundeekin lankidetza zuzenean proiektuak garatu eta burutuko dira, automozioaren sektoreko industrian lehiakortasuna eta berrikuntza zuzenean areagotzeko moduan.

Era berean, Fundazioaren helburuak dira automozio-sektorean ari diren pertsonen kualifikazioa, lehiakortasuna eta trebeziak hobetzeko, edozein maila profesionaleko prestakuntza sustatzea; automozio-sektorearen zerbitzura egongo diren proiektu berritzaileak erakartzea; bai eta aurretik aipaturiko interes orokorreko fundazio-asmoak lortzen lagun lezakeen beste edozein ekimen eta ekintza ere.

Horretarako, Ermuko Udala aipaturiko Fundazioan integratu da, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin, Autokomp Ingeniería SArekin, ZF Lemförder TVA, SArekin, Carbureibar SArekin, Pierburg Taldearekin, Tellería Taldea-GAT Staff SLrekin, Microdeco SArekin eta Euskadiko Automozio Clusterrarekin (ACICAE) batera.

Fundazioak izaera pribatua eta iraunkorra du eta EAEko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeak xedatutakoaren arabera jarduten du.

Udalaren ekarpena AIC Fundazioa(a)ri

Ez dago bazkide, laguntzaile edo kide izateagatik ezer ordaindu beharrik.

Informazio gehiago

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo