Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udalak parte hartzen duen beste erakunde batzuk


Itzuli

Gipuzkoako Urak
Gipuzkoako Urak-Gipuzkoako Ur Kontsortzioa-Gipuzkoako Urak
Gipuzkoako Urakren logoa

2014ko maiatzaren 7an Udalaren Osoko Bilkurak Ermuko Udala ‘Gipuzkoako Urak’ partzuergoan sartzea onartu zuen. Hartara, partzuergo horrek bere gain hartu zuen Ermuko udalerriko uraren ziklo osoaren kudeaketa; alegia: ur-hornidurarako eta gorako eta beherako saneamendurako sare eta azpiegiturak kudeatzea, baldintza egokietan eta indarrezko araudiari lotutako zerbitzuak eskaintzea, bai eta horiek guztiak mantendu eta ustiatzeko behar diren inbertsioak egitea ere.

Horrenbestez, ‘Gipuzkoako Urak’ partzuergoaren estatutuak nahiz partzuergoan uraren ziklo integralaren zerbitzua arautzen duen ordenantza eta tarifak onartuta, Ermuko Udalak bere egin eta arau-ordenamenduan txertatu zituen.

Ermuko Udalak Gipuzkoako Urak partzuergoari eman dizkio bera titular den eta partzuergoari lotutako zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoak diren emakida, ur-isurien aprobetxamendu, azterketa, proiektu, sare, instalazio eta gainerako baliabideak.

Gipuzkoako Urak partzuergoaren Batzar Nagusiak 2014ko ekainaren 17an izandako bilkuran onartu zuen Ermuko Udala bertan sartzea, eta 2015eko urtarrilaren 1ean finkatu zuen erabaki hori guztiz indarrean sartzeko data.

Partzuergoaren Batzarrean udalerri bakoitzak izango duen ordezkaritza boto haztatuaren bidez gauzatzen da. 15.001 biztanletik 25.000 biztanlera bitarteko herrien kasuan (Ermua tarte horretan dago) ordezkari bat eta zazpi boto haztatu dagozkio Gipuzkoako Uren Batzar Nagusian.

Partzuergoaren Estatutuen 14.2 a) artikuluak dioenez, “Udalerrien ordezkaritza Alkatearen esku edo berak izendatutako Udalbatzako kidearen esku geldituko da”. Hartara, bertan Ermuko Udala ordezkatuko duen pertsonaren izendapena Udalaren Osoko Bilkurari dagokio, Alkateak proposatuta.

Udalaren ekarpena Gipuzkoako Urak(a)ri

Ez dago bazkide, laguntzaile edo kide izateagatik ezer ordaindu beharrik. Udalak bere zerbitzuetan, udal instalazioetan eta abar kontsumitzen den ura ordaintzen du.

Informazio gehiago

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo