Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Gobernu organoak


Itzuli

Udala da hiritarrengandik hurbilen dagoen administrazioa. Udalaren ezaugarri bereziak direla eta, batetik tokiko eskalako “legegintzazko” elementuak (Udalbatzaren osoko bilkura) ditu baina bestetik, udalerriaren egitatezko gobernua ere bada (Alkatea eta Tokiko Gobernu Batzordea).

Herritarrek aukeratzen dituzte zinegotziak boto unibertsal, zuzeneko eta sekretuaren bidez eta Udal hauteskundeetan egiten da bozketa hori. Hauteskunde legea aintzat hartuta hauteskundeok lau urtean behin egiten dira, maiatzaren azken igandean. Horrela hautatutako zinegotziek osotzen dute Udalaren osoko bilkura.

Alkatea Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako zinegotziek aukeratzen dute bigarren hauteskunde txandan. Aukeratu ondoren, alkateak alkateordeak izendatzen ditu eta alkateorde horiek alkatearen ordez arituko dira hura ez dagoenean. Alkateak eta alkateordeek tokiko gobernu batzordea eratuko dute eta eurekin batera Udalbatzak hobeto jardun dezan ezarriko diren arlo desberdinetako zinegotzi hautetsiak ere batzordeko partaide izango dira.

Oposizioko taldeek Udalaren osoko bilkuran parte hartuko dute.


Gora



© Ermuko Udala, 2012 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo