Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Interesen eta jardueren erregistroa


Itzuli

Udal Idazkaritzaren eginkizunen artean dago, besteak beste, Udal jardueraren eta Batzordeen jardueraren fede publikoa ematea; beroriei legezko aholkularitza eskaintzea, eta Lehendakariari saioak egoki joan daitezen eta bere eginkizunak egoki betetzen laguntzea.

Era berean, zinegotziek euren balizko bateraezintasunari buruz, diru-sarrerak ematen dizkien edo eman liezazkiekeen edozein jarduerari buruz eta ondasunei buruz egindako adierazpenak jasotzen diren Jardueren eta Ondareen Interesen Erregistroak eramatea eta zaintzea bere lan esklusiboa da. Erregistro batak nahiz besteak izaera publikoa dute, gardentasunari, informazioa eskuratzeari eta gobernu egokiari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak xedatutakoaren arabera.

Interes-gatazkak

Orain arte Ermuko Udalean ez da inoiz izan jarduera pribatuen eta zinegotzi kargu publikoa betetzearen arteko bateragarritasunik eman beharrik.

Gobernuko organoen bilkuretan aztertu beharreko gaien inguruan egon litezkeen interes-gatazkak saihesteko, Udalbatzarrak, Gobernu Batzordeak eta informazio batzordeek egiten dituzten bilkuretarako deialdien gai-zerrendako lehenengo gaia alkateak bilkuran dauden zinegotziei egiten dien gonbidapena da, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera eman dezaten.

Ondorioz, gobernuko organoek, Udalbatzarrak, Gobernu Batzordeak eta informazio batzordeek egiten dituzten bilkura guztien hasieran alkateak zinegotzien beraien interes pertsonalak edo familiakoak jakitera ematera gonbidatzen ditu bertan dauden zinegotziak. Adieraz litezkeen interesak bilkurako aktan jasoko lirateke eta dagokion zinegotziak ezingo luke kasuan kasuko gaiaren azterketan eta eztabaidan parte hartu.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo