Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Interesen eta jardueren erregistroa


Itzuli

Udal Idazkaritzaren eginkizunen artean dago, besteak beste, Udal jardueraren eta Batzordeen jardueraren fede publikoa ematea; beroriei legezko aholkularitza eskaintzea, eta Lehendakariari saioak egoki joan daitezen eta bere eginkizunak egoki betetzen laguntzea.

Era berean, zinegotziek euren balizko bateraezintasunari buruz, diru-sarrerak ematen dizkien edo eman liezazkiekeen edozein jarduerari buruz eta ondasunei buruz egindako adierazpenak jasotzen diren Jardueren eta Ondareen Interesen Erregistroak eramatea eta zaintzea bere lan esklusiboa da. Erregistro batak nahiz besteak izaera publikoa dute, gardentasunari, informazioa eskuratzeari eta gobernu egokiari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak xedatutakoaren arabera.

Ezintasunen, jarduera pribatuen eta ondare-ondasunen aitorpena

Udalbatzako kide guztiek, kargua eskuratu baino lehen, Udal Idazkaritzan eratutako Interesen Erregistroan egin behar dute bateraezintasunen eta jarduera pribatuen adierazpena, bai eta euren ondasunen adierazpena ere.

Tokiko korporazioetako kide guztiek, zinegotzi-kargua hartu baino lehen eta geroago, legealdian zehar aldaketarik gertatuz gero, diru-sarrerak ematen dizkieten edo eman liezazkieketen jarduera pribatuei buruzko aitorpenak egin behar dituzte, bai eta Udalbatzaren konpetentzien esparruan eragin lezaketen jarduera pribatuei buruzko aitorpena ere.

Udalbatzako kide batek kargua hartu ondoren, beraren agintaldian zehar bere interesen eta jarduera pribatuen inguruan aldaketarik gertatuz gero, Interesen Erregistroari horren berri eman beharko dio, aldaketa izan eta hilabeteko epean.

Zinegotzi bakoitzak Udal Idazkariaren aurrean egin beharko du aipaturiko aitorpena eta Interesen Erregistroan inskribatu, udalbatza osatzeko saioaren aurretik.

Bateraezintasunen, jardueren eta ondasunen adierazpenak aurkezteko betebeharra bete ezean, ez da zinegotzi-kargua galduko, baina bai, ordea, karguari dagozkion eginkizunak, hala nola udal gobernu-organoetan parte hartzeko eskubidea.

Indarrean dagoen araudiak zehazten duenez, aitorpen guztietan honako datu hauek jaso beharko dira:

  1. Ondare pertsonala osatzen duten ondasun higikorren eta higiezinen identifikazioa, erregistro-inskripzioa eta erosketa-data zehaztuta.
  2. Lanbide-, merkataritza- eta industria-jardueren eta eginkizunen zerrenda, inoren kontura egindako lanak eta beste diru-iturri pribatu batzuk, bakoitzaren alorra eta izaera, jarduera pribatu horietan daukaten kargua eta enplegua, eta enpresen izena eta helbidea zehaztuta.
  3. Diru-sarrerarik eman gabe ere, Udalbatzaren konpetentzien esparruari lotuta dauden edo bertan eragin lezaketen beste interes eta jarduera pribatu batzuk.

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo