Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Bozketak eta erabakiak hartzea


Itzuli

argazkian ikus daiteke Udalbatzak bilkura-aretoan bozkatuz

Oro har, Osoko Bilkurak bertan diren zinegotzien gehiengo soilez hartzen ditu erabakiak. Botoa pertsonala eta eskuordetu ezina da.

Udalbatzako kideek ezin dute auzi baten eztabaidan, bozketan, erabakian eta gauzatzean parte hartu, baldin eta legez abstenitzeko kausaren batean badaude.

Horretarako, bilkura bakoitzaren lehenengo puntu moduan, Alkateak partaideei adieraziko die bilkurako gai-zerrendako gairen baten inguruko zerbait esatekorik badute, orduan adieraz dezatela.

Beste aldetik, erabaki batzuk hartu ahal izateko gehiengo absolutua behar da. Hau da, Udalbatza osatzen duten zinegotzien gehiengoan, osoko bilkura horretan kide guztiak egon edo ez.

Erabakiak bozketa bidez hartzen dira. Hartara, bertaratutako zinegotziek baiezkoa/ezezkoa emango dute, nork bere iritziaren arabera.

Normalean, bozketak keinu konbentzional baten bidez egiten dira: buruaz oniritzia emanez, eskua altxatuz, etab. Halere, Osoko Bilkurak hala erabakitzen badu, banan-banan eta izenaren arabera egin daitezke bozketak. Halakoetan, zinegotziak ordena alfabetikoz deituko dira botoa ematera. Bozketa sekretua pertsonak izendatu edo kargugabetzeko baino ez da erabiliko.

Berdinketarik badago, bigarrenez bozkatuko da eta, berdin jarraituz gero, Udalbatzako Lehendakariaren kalitatezko botoak erabakiko du.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo